Topic on Wikipedia:Txokoa

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Azken egunotan, Pazifikoko gerrarekin zer ikusia duten zenbait artikulu sortu edo osatu ditugu. Gerra horretan partaide nagusienetako bat Estatu Batuak izan zirenez, AEB siglak erabili ditugu zenbaitetan. Sigla horiei gehitzen dizkiogun kasu-markak ez datoz beti bat, eta, nire ustez, nahiko trakets gelditzen da.

Badirudi Euskaltzaindiak ez duela arau zehatzik eman gaiari buruz, baina Euskara Batuaren Eskuliburuak (EBE), Euskaltzaindiak berak argitaratua, siglei nola gehitu kasu markak ezartzen, aholkatzen edo dena delakoa egiten du Siglak fitxan.

Horretan emandako aholkuak jarraituz, naiz ez izan Berriak eta Argiak jarraitzen dituztenak, honela erabili beharko genituzke: AEB, AEBk, AEBri, AEBn, AEBren, AEBko eta abar, eta ez AEBek, AEBeri, AEBen, AEBetako.

Aipatutako ‘Siglak’ fitxak zehazki akastunak ematen ditu azken horiek adibideetan: “EUDELeko [eu-del(e) + ko] arduradunak AEBra [a-e-be +ra] (*AEBetara) joan dira”.

Beraz, nire ustez, komeniko litzateke EBEk aholkatutako modua erabiltzea.

"AEB siglak" mezuari erantzun