Emakumezkoen biografien txantiloietan "anai-arrebak" agertzen da, gizonezkoetan bezala... Genero kontuetan sakondu gabe, 'anai-arrebak' hori, 'haurrideak' hitzarekin ordezkatzea proposatzen dut.
Topic on Wikipedia:Txokoa
Itxura
Proposamen ona, nire iritziz.
Ulertzen al da? Niri gehiago kostatzen zait hitz hori ulertzea. Ingelesezko "siblings"en parekoa litzateke, baina ez dakit hain erabilia ote den.
Nire ustez ulergarria da; wikipedian "ezkontide" hitza erabiltzen dugu jadanik, ezaguna ez zaionak "haurride" ere erraz barneratuko duela uste dut. Baina besteek ere zer dioten ikusi beharko.
Hala ere, guztientzako erabiliko nuke, ez soilik emakumezkoentzat. Bestela kodea aldatzeko oso zaila da.
Aldaketa egin dut txantiloian.