Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

''japoniar'' eta ''Japoniako'' eta antzeko izenlagunak landareen izenetan.

2
Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

''Japoniar basaerramu'' sarrera neuk sortu nuen 2010ko apirilean, ''Basaerramu japoniar'' izenburuarekin; gero besteren batek izenburua ''Japoniar basaerramu''ra aldatu zuen.

'''Guztiz ondo eginda''', geroago '''Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua'''k argitaratutako ''Euskal estilo libururantz. Gramatika,estilo eta hiztegia.'' liburuaren 237. orrialdeko 47.-(T)AR ATZIZKIA atalaren bigarren oharrean irakurri nuenaren arabera.

Orri horretan hurrengoa esaten zen:

...

'''Bigarren oharra''' edo gomendioa egiturari dagokio. Gramatikaren arabera «X + -(t)ar» tankerako eratorriak izenaren ezkerrean (5a) nahiz eskuinean (5b) erabil daitezkeen arren, literatura tradizioa nabarmenki makurtzen da (5a) egituraren alde.

5a bizkaitar idazleak [tradizioaren araberakoa]

5b idazle bizkaitarrak

Beraz, aukeran, tradizioaren arabera jokatu behar genuke,...

...

Wikipediaren beste artikulu batzuetan bide beretik joan gara eta ''japoniar piper-belar'', ''japoniar altzifre'', ''japoniar aranondo'' edo ''japoniar arrosa''ren antzeko sarrerak daude.

Baina esandako liburuaren hurrengo orrialdean, laugarren oharrean, hau esaten da:

...

'''Laugarren oharra'''ren helburua hauxe da: ''-(t)ar'' bukaerako eratorria zein eratako izenekin erabilia izan den edo erabil daitekeen argitzea. Tradizioko erabilera ohikoenean '''-(t)ar''' bukaerako eratorria izen [+gizakia] ezaugarridunei dagokie (8a) eta, gainera, izena isilpean utzi ohi da izenondoa bera izen bilakatuz (8b). Alde horretatik, badirudi muga batzuk jarri behar dizkiogula gure atzizkiari, (8c) tankerakoak baztertuaz, eta (8d) dudazkoen ordez (8e) gisakoak bultzatuz, nahiz '''Espainiar''' eta '''Espainiako''' ez izan beti sinonimoak.

8a nafar soldaduak, jerusalemdar fariseoak, israeldar gizonak, elorriotar gizon done bat...

8b arranondotar guztiak, espainiarrak, italiarra...

8c *kale eibartarrak > Eibarko kaleak

8d ?konstituzio espainiarra, ?gazta holandarra, ?espainiar parlamentua, ?frantziar iraultza...

8e Espainiako Konstituzioa, Holandako gazta, Espainiako parlamentua, Frantziako iraultza...

...

Orain beste bi landareri buruzko artikuluak sartu gura ditut (''Parthenocissus quinquefolia'' eta ''Parthenocissus tricuspidata'') eta hemengo landareak ez direnez euskaraz izen arruntik ez daukatela uste dut; nik behintzat ez dut aurkitu. Hori horrela eta inguruko hizkuntzetan dauzkaten izenak ikusita, euskaraz ''Virginiako untz'' edo ''Viginiako igokari'' eta ''Japoniako untz'' edo ''Japoniako igokari'' dei geniezaiekeela uste dut eta, agian, aurrean aipatu dudan sarreretako ''japoniar'' guztiak ''Japoniako''z aldatu; landareak izen [+gizakia] ezaugarridunak ez direlako.

Esadazue egokia deritzozuen ala ez.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)
"''japoniar'' eta ''Japoniako'' eta antzeko izenlagunak landareen izenetan." mezuari erantzun