Topografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mapa topografikoa, sestra-kurbaduna.

Topografia lurraren irudikapen grafikoa eta hori egiteko prozedura ikertzeaz arduratzen den zientzia da. Topografiaren barruan edozer islatu edo irudikatu daiteke, gauza naturalak zein artifizialak. Horren ondorioz, hainbat erabilera ditu. Topografia hitza grezierazko bi hitzen baturatik dator: "Topos", lekua esan nahi duena eta grafos, deskribapena esan nahi duena.

Topografia hitza lur-eremu txikien neurketa eta deskribapen grafikoa egiten denean erabiltzen da. Bestalde, lur eremu handiagoen deskribapen grafikoa egiterakoan geodesia izena erabiltzen da. Hori dela eta, hiru dimentsiotako koordenatu-sistema erabiltzen da, puntuak erreferentzia bat izanik kokatzeko. Egun, neurgailu optikoez gain, GPSa erabiltzen da, lana asko errazten baitu.

Eragin eremuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topografia arlo askotan da lagungarri, hala nola:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Topografia Aldatu lotura Wikidatan