Edukira joan

Topographia Christiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Topographia Christiana
Jatorria
Egilea(k)Cosmas Indicopleustes (en) Itzuli
IzenburuaΧρῐστῐᾱνῐκή τοπογρᾰφῐ́ᾱ
Ezaugarriak
HizkuntzaErdi Aroko greziera
Mundua liburuaren arabera paralelogramo bat da.

Topographia Christiana (antzinako grezieraz: Χριστιανικὴ Τοπογραφία, latinez: Topographia Christiana) VI. mendeko lan bat da, kristau autore batek geografia zientifikoan idatzitako lehen saiakeretako bat. Hasiera batean, Kosmas Indicopleustesek idatzitako bost liburu zituen, ondoren hamar liburutara zabaldu zen, eta, azkenik, hamabi liburutara, 550. urtearen inguruan. Hiru eskuliburu gordetzen dira, zaharrena IX. mendekoa, Vatikanoko Liburutegian gordeta.[1]

Kosmas Indicopleustesen arabera, Topographiaren egilea, mundua laua da. Lurralde lauari buruz zuen ikuspegia, beharbada, zenbait judutar eta ekialdo idazleen eragina izan zuen. Izan ere, garai bereko jakintsu kristau gehienek Lurra esfera bat zela zioten. Obrak defendatzen du mundua laua dela eta zeruek estalki kurbatua duen kutxa baten forma dutela. Liburuak bereziki erasotzen dio zeruak esferikoak eta mugimenduan zeuden ideiari, orain unibertsoaren eredu geozentrikoa bezala ezagutzen denari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]