Torax (intsektuen anatomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Toraxa buruaren eta abdomenaren arteko tagma edo zatia da, hankak eta hegoak txertaturik dituena. Somito izeneko hiru eraztunek osatua da; aurretik atzera: protoraxa, mesotoraxa eta metatoraxa. Somito bakoitzak hanka pare bat du. Bi hego pare dituzten intsektuetan, pare bat txertatzen da mesotoraxean, eta bestea metatoraxean. Pare bakarra dutenetan, mesotoraxean txertatzen da hego parea.

Toraxa intsektu mota batzuetan
     Heteroptera
     Diptera
     Formicidae

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torax (intsektuen anatomia)