Edukira joan

Toribio Etxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toribio Etxebarria

Bizitza
JaiotzaEibar1887ko apirilaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCaracas1968ko apirilaren 18a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia
Ezizena(k)Arratetiko bat eta Ibiltarixa
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Literaturaren Zubitegia: 321

Toribio Etxebarria Ibarbia (Eibar, Gipuzkoa, 1887ko apirilaren 27a - Caracas, Venezuela, 1968ko apirilaren 18a) enpresari, politiko sozialista eta euskal idazlea.

Eibarko Txiriokaleko 6. zenbakian jaio zen Nicanor Etxebarria eibartarraren eta Isabel Ibarbia gasteiztarraren seme hau.

PSOEko eta UGTko kide izan zen. 1920an Alfa izeneko josteko-makinen enpresaren sortzaileetako bat izateaz gain, zuzendaria eta gerentea izan zen. Gainera CAMPSA enpresako zuzendaria izan zen.

Espainiako Gerra Zibila garaian Mexiko, Irlanda, Ingalaterran eta Venezuelan atzerriratu zen. Hainbat euskal aldizkaritan parte hartu zuen: "El Socialista", "Euskera", "Euzko-gogoa", "Egan", "Olerti", "Eibar". Eibarko euskarari buruz idazteagatik Euskaltzaindiak euskaltzain izendatu zuen.

1968ko apirilaren 18an hil zen Caracasen.

Toribio Etxebarriaren jaiotetxea, Eibarko Txiriokalen
  • Margarita, Nafarroako Erregiñan ipuin batzuk [1].
  • La Liga de Naciones y el problema vasco. (1918).
  • Flexiones verbales de Eibar. (1963-64).
  • Lexicón del euskera dialectal de Eibar. (1965).
  • Ibiltarixanak. Arrate'tikoen izketango alegiñak (1967, Itxaropena)
  • Viaje por el país de los recuerdos. ((1968) 1949an idatzita)).
  • Recordando la guerra / Diario de un viaje de un refugiado español.
  • Triki-trilako koplak.
  • La experiencia socialista en España, vista desde mi pueblo. (1966-67)
  • 1980 urtetik Eibarko kale nagusiak, aurretik Dos de Mayo izandakoak bere omenezko izena darama.[2]
  • 1987ko apirilaren 27an Eibarko seme-kuttun izendatu zuten.[3]
  • Toribio Etxebarria sariak, Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailetik antolatzen dira urtero[4]
Toribio Etxebarriaren jaiotetxearen plaka, Eibarko Txiriokalen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Argitaratuak Egan aldizkarian1963 urtean, jasota Ibinagabeitia Proiektua, Literatur aldizkarien gordailuan[Kontsulta data 2021-07-13]
  2. «Bazenekien Toribio Etxeberria kaleak hainbat izen eduki dituela 100 urteetan zehar?» Eibarko Udala (kontsulta data: 2024-08-27).
  3. «Eibarko kale izenak — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (kontsulta data: 2024-08-27).
  4. Home « Toribio Echevarria Sariak. (kontsulta data: 2022-04-30).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.