Torloju-azkoin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Torloju azkoina luzera eta diametro handia duen torloju mota bat da. Hainbat zereginetarako erabiltzen da: prentsa edo mordaza moduko estutze-elementuak eragiteko, fresagailu zein tornuen orga desberdinetan desplazamendu lineala sortzeko, edo konporta hidraulikoa eragiteko. Torloju-azkoina metalezkoa (gehien erabiltzen dena altzairu tenplatua da), egurrezkoa edo PVCzkoa izan daiteke.

Torloju-azkoina bikotea ageri da irudian.




Torloju-azkoina torloju batez osatuta dagoen mekanismo mota bat da, biratzen denean azkoinaren luzetarako desplazamendua eragiten duena (higidura zuzena).

Torloju azkoinaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkoinak sarrera kopuru bat (z) (edo hari karakteristikoa) du. Hau torlojuaren nukleoarekiko paraleloki sartzen den helize kopurua da. Normalean 1, 2 edo 3 izaten da.

Hari-neurria (p) helize berean jarraian dauden bi hariren arteko distantzia da. Normalean, milimetrotan (mm) neurtzen da. Hari-neurria, azkoinak bira ematen duen bakoitzean torlojuak aurreratzen duen luzeraren berdina da. Torlojuak azkoina biratzean aurreratzen duen luzera (L) honako hau da:

L=p·N non N azkoinak ematen dituen bira kopurua den.

Aitzinamendua edo aitzinamendu-abiadura, bereziki makina-erremintetan, milimetro minutuko (mm/min) adierazten da. Hau hari-neurria p (mm/biraketa-abiadura) biraketa-abiadurarekin biderkatuz n (biraketa-abiadura/min edo rpm) kalkulatzen da.

A=p·n

L luzerak sarrera kopuruarekiko (z) ez du mendekotasunik, hariaren pausuak azkoinak ematen duen bira bakoitzeko torlojua zenbat mm aurreratzen den adierazten duelako.

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko "husillo" artikuluaren itzulpena da.