Tornike Shengelia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tornike Shengelia
Tornike Shengelia 23 - Saski Baskonia 20171215 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakთორნიკე შენგელია
JaiotzaTbilisi1991ko urriaren 5a (30 urte)
Herrialdea Georgia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Valencia Basket Club2008-2010
RBC Verviers-Pepinster (en) Itzuli2010eko abuztua-2011
Brooklyn Nets2012ko uztaila-2014
Springfield Armor (en) Itzuli2012ko abuztua-2014
Spirou Charleroi (en) Itzuli2010eko uztaila-2012
Chicago Bulls2014-2014
Saski Baskonia2014-2020
CSKA Mosku2020-
Draft NBA Philadelphia 76ers
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
hegalekoa
Kirol zenbakia7
Pisua109 kilogramo
Altuera206 zentimetro
Lantokia(k)Tokio

Twitter: TokoShengelia23 Edit the value on Wikidata

Tornike "Toko" Shengelia (georgieraz: თორნიკე შენგელია; Tbilisi, 1991ko urriaren 5a) saskibaloi jokalari georgiarra da. Gaur egun, Endesa Ligako Laboral Kutxa Baskonian jokatzen du. 2,02 metro luze da eta hegal-pibota postuan jokatzen du.

Kirol-ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko otsailaren 8an ACB Ligako talde valentziarrarekin debutatu zuen 17 urte zituenean, jokalari georgiarra pistan egon zen bederatzi minutuz. Minutu horietan zazpi puntu lortu zituen.

Eurokopako lehiaketan talde valentziarrarekin ere debutatu zuen, bi errebote harrapatu zituen lehen partidan, asistentzia bat eman zuen eta bi falta pertsonal egin zizkioten, nahiz eta berak lau falta egin. Partida hartan zazpi puntu lortu zituen.

2010eko abuztuaren 20an ACB Ligako Power Electronics Valentziatik joan zen. Bere kiroletako karrera Belgikan jarraituko zuen. Minutu gehiago jokatu ahal izateko, akordio batera iritsi zen RBC Verviers-Pepinster talde valoniarrarekin, han jokatu zuen hurrengo sasoian utzita.

2011an, Georgiako Europako 20 urtetik azpiko B Mailan JBS (Jokalari Baliotsuenaren Saria) edo, ingelesez, MVP, izendatu zuten.

2014ko ekainaren 20an Espainiara itzuli zen eta Endesa Ligako Laboral Kutxa Baskonian sinatu zuen hiru sasoitarako.