Tornioko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Tornioko gudua
(Laponiako Gerra)

Frontea Ekialdeko Frontea
Borrokalariak
Flag of the German Reich (1935–1945).svg
Alemania
Flag of Finland (bordered).svg
Finlandia
Indarrak
6000 gizon 12.500 gizon
Biktimak
500 hildako 189 hildako

Tornioko gudua Alemania Naziaren eta Finlandiaren arteko gudu garrantzitsuenetarikoa izan zen, Laponiako Gerraren barruan, eta 1944ko urriaren 1etik 8ra iraun zuen.

Alemaniarrek oraindik menpean zuten Norvegia, eta Jarraipenaren Gerratik Finlandian jarraitzen zuten soldaduak hara itzultzea nahi zuten. Tanne Ost Operazioaren ostean, finlandiarrak erretreta hura eragozten saiatu ziren, eta Tornio herrian erresistentzia egin zuten.

Tornioko defentsa ustekabe handia izan zen alemaniarrentzat. Suediarekiko mugaren ondoko herri hartan alemaniar soldadu asko preso hartu zituzten finlandiarrek.

Alemaniarrak Torniora iritsi ziren egun berean; baina, egunsentian, finlandiarrak portura iritsi ziren, eta herriaren defentsa antolatu zuten. Ondorioz, 6 egunean Tornio inguruko lurretan alemaniar indar guztiak suntsitu zituzten, eta nazien aurkako gudu garrantzitsua irabazi zuten.

Iparraldeko alemaniar indarren buru zen jeneralak, porrotaren berri jakitean, Laponiako ahalik eta ondasun gehien suntsitzeko agindu zien bere soldaduei.