Torres del Río

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Torres del Río
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Torres del Rioko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Jurramendi
Izen ofiziala Escudo de Torres del Río.svg Torres del Río
Alkatea Juan Luis Pérez Leuza
(UPN)
Posta kodea 31229
INE kodea 31231
Herritarra torrestar
Kokapena
Koordenatuak 42° 33′ 10″ N, 2° 16′ 10″ W / 42.552777777778°N,2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444Koordenatuak: 42° 33′ 10″ N, 2° 16′ 10″ W / 42.552777777778°N,2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444
Torres del Río hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Torres del Río
Torres del Río
Torres del Río (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 12,07 km2
Garaiera 477 metro
Distantzia 70 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 135 biztanle
% 46,51 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 53,49
Dentsitatea 11,18 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 10,91
Zahartze tasa[1] % 26,78
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,23 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 1,17 (2010)
Euskararen erabilera

0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.torresdelrio.es/

Torres del Río[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

1840ko hamarkadara arte herriaren izena "Torres" izan zen. 1840ko hamarkadatik 1910eko hamarkadara herriaren izena "Torres y La Monjía" izan zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria eta inguruko lurren ikuspegia.

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.

Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.

Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera landaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torres del Ríoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Torres del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juan Luis Perez Leuza (UPN) 69 Bai
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) 67 Bai
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) 53 Bai
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) 46 Bai
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) 41 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[3].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Juan Luis Pérez Leuza UPN
2011-2015 Juan Luis Pérez Leuza UPN

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Oriente kalea, 1

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
  • San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torres del Río Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa