Tortura (Kuartango)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tortura
Araba, Euskal Herria

San Andres eliza erromanikoa (Tortura, Kuartango).jpg

San Andres eliza erromanikoa
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Kuartango
Koordenatuak 42° 53′ 51″ N, 2° 53′ 20″ W / 42.8974°N,2.8889°W / 42.8974; -2.8889Koordenatuak: 42° 53′ 51″ N, 2° 53′ 20″ W / 42.8974°N,2.8889°W / 42.8974; -2.8889
Tortura hemen kokatua: Euskal Herria
Tortura
Tortura
Tortura hemen kokatua: Araba
Tortura
Tortura
Altuera 631 m
Kuartango udalerriaren lurrak, Arabako mapan.

Tortura Arabako herri bat da, Kuartango udalerrikoa. Badaiako mendilerroan dago, Pikatxo mendiaren magalean, 631 metroko garaieran. 2011 urtean, 3 biztanle baino ez zituen.[1] Egungo hirigunea San Andres elizak, hari atxikitako hilerriak eta bi etxek osatzen dute.

Herri gainean, Badaiako mendilerroan, mendebaldeko magalean, Tobako iturburua dago. Euri asko egiten duenean, ur-jauzi ikusgarria eratzen du. Inguruko nekazariek diotenez, hazia landatzen hasteko garaia iritsi izanaren seinale da, lurrak nahiko ura duela adierazten baitu. Iturburuagatik, bertakoei toberos esaten diete.

San Andres eliza erromanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendean eraikia, oinplano angeluzuzena du, eta kanoi zorrotzeko ganga. Absidean, badu gezurrezko erretaula, hots, horman margotua, XVI. mendekoa. Andre Maria Sortzez Garbia, San Andres eta Kalbarioaren irudiak ditu. Elizako zaharberritze lanak egitean, horma pintura batzuk azaldu ziren alboetan; agerikoak kaltetuta daude, eta karearen azpian gehiago daudela antzematen zaio. XVI. mendeko pontea dago alde batean, koruko eskaileren azpian, eta erruki-kutxa bat bestean, labore soberakinak biltzeko. Bestalde, elizan baziren gotiko berantiarreko taula margotuak, XV. mendekoak. Jesukristoren Jaiotza eta Epifania irudikatzen dituzte, besteak beste, eta flandriar eragin nabarmena dute. Egun, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan daude jasota, Gasteizen.[2] Elizako lurzoruan hilobiak gorde dira. Sarrerakoak trapezoidalak dira, eta epigrafiarik gabekoak.

Nabarmentzekoa da sarrerako ateko burdineria. Sarreraren ezkerreko aldean, kanpai horma du, bi begikoa, Kuartangoko haranean ohikoa denez.

Aldameneko hilerrian, hormari atxikita, hilarri diskoidal bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arabako biztanleria entitateka (2011-12-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Tortura», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa