Torturaren Aurkako Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Torturaren Aurkako Taldea - TAT, formalki Gobernuz Kanpoko Erakunde moduan 1992an sortu zen; izan ere taldea sortu zuten elkarteek eta pertsonek aurretik lan-esparru horretan eskarmentu handia zuten. [1]. Nahiz eta Baltasar Garzónek ezarritako bideari jarraituz eskuin muturreko elkarteek taldea ETAren orbitan kokatu nahi izan,[2] urtetako lanak talde honen seriotasuna erakutsi du. Urtero-urtero torturari buruzko garrantzi handiko txostena argitaratzen du. Lehendabiziko txostena, "Tortura en el País Vasco 1989" (Tortura Euskal Herrian 1989) 1989an agertu zen. Txostenak azkeneko urtetan euskaraz eta frantsesez argitaratzen dira eta benetako erreferentzia dokumentuak dira; bertan jasotako kasuekin batera espetxeen egoera eta atxiloketen inguruko arazoak aztertzen dira.

Lan ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Torturatuak izan diren euskal herritarren testigantzak jaso eta sistematizatu.
  • Testigantza horiek publiko egin.
  • Biktimei laguntza juridikoa, psikologikoa eta medikua eman.
  • Esparru guztietan torturaren salaketa egin.
  • Nazioarteko erakundeetan torturaren izana salatu.
  • Torturaren behin betiko bazterketa lortzeko proposamenak aurkeztu. [3]

Elkartearen datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torturaren Aurkako Taldea Tel. 0034 943 333674 Fax. 0034 943 336479. Kale Nagusia 50 - 1ª. 20120 Hernani. Tel. 0034 944 155653. Bailen kalea 15 - 1ª Eskuina. 48005 Bilbo. Bi bulego ditu: Bata Hernanin (Kale Nagusia 50 - 1ª, 0034 943 333674 telefonoa) eta bestea Bilbon (Bailen kalea 15 - 1ª eskuina, 0034 944 155653 telefonoa).[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]