Tosandeko hagin basoa
| Tosandeko hagin basoa | |
|---|---|
| zuhaitz apartekoa | |
| Mota | yew forest (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°50′17″N 4°33′05″W / 42.83802617°N 4.5514538°W |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Palentziako probintzia |
| Udalerria | Dehesa de Montejo |
| Babestutako-eremua | Montaña Palentina natura parkea |
Tosandeko hagin basoa (gaztelaniaz: Tejeda de Tosande) Palentziako probintziaren iparraldean aurkitzen den baso berezia da, Iberiar penintsula osoan haginen kontzentrazio aipagarriena duena. Montaña Palentina natura parkearen barnean kokaturik dago, Dehesa de Montejo udalerrian.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tosande haranean Oracada mendiaren (1.819m) iparraldeko magalean zabaldurik dago hagin basoa, 1.300 eta 1.500 metro arteko altueran. Paleozoikoan eratutako lurzoruan aurkitzen da, pagadi zabal batek inguratzen duela. Pagoek hostoa galtzen dutenean soilik ikusten da hagin basoa.[1]
Hagin basoa tertziaroko basoen erlikia kontsideratzen da. Haginak hezetasuna, ferskura eta izala atsegin ditu eta pagoen azpian hazteko baldintza bikainak aurkitzen ditu. Karezko lurzoruak nahi ditu eta iparraldera begira dauden maldak hobesten ditu. Baso itzaltsuak izaten dira, haginez soilik osatuak eta azpia nahiko garbia dutenak.
800 hagin inguru daude, asko mila urte inguru dituztenak, 15 metroko altuera eta 1-1'5 metrotako diametrodunak.[2] Hiru hagin ale berezi ditu.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hagin basoan eta inguruan zelai zatiak eta sasitzak aurki daitezke mosaiko eran eta honek fanuari dagokionez bioaniztasun handia egotea ahalbideratzen du. Zuhaitz eta sasi arteko zuloetan hegazti espezie ugari aurkitzen dira, bai eta mirkougaztun eta mustelido ugari ere, adibidez lepahoria.
Kantauriko hartz arrearen eremua ere bada.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babesturiko basoa da eta ibilbideak egokituta eta ongi markatuta daude. Errespetuz jokatzea eskatzen da.[3]
Mehatxuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia landarejale ugari daude hagin haziak eta hagin gazteen hostoak eta kimuak jaten dituztenak. Horregatik hazi ugari sortzen den urteetan ere oso gutxi dira zuhaitz izatera iristen direnak.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Tejeda de Tosande, “el bosque milenario”. Parque Natural Fuentes Carrionas y Fuente Cobre-Montaña Palentina (IBP 51 HKG)» Wikiloc | Munduko Ibilbideak (kontsulta data: 2025-08-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Excursiones y rutas por Castilla y. (2017-11-09). «Senda de la Tejeda de Tosande» Excursiones y rutas por Castilla y León (kontsulta data: 2025-08-12).
- ↑ a b «Rutas de la Montaña Palentina: La Tejada de Tosande» www.cerveradepisuerga.eu (kontsulta data: 2025-08-12).
