Totentanz (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Totentanz
Datuak
JatorriaTarnów,  Polonia
Musika motarock
musika alternatiboa
InstrumentuakGitarra
Baxua
Bateria
Urteak2005 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mystic
Taldekideak
Rafał Huszno
Erik Bobella
Adrian Bogacz
Sebastian Mnich
Lehengo taldekideak
Dariusz Pawłowski
Dariusz Durał
Informazio gehigarria
http://www.totentanz.pl/
Musicbrainz: 5343ebad-4855-4d18-8e34-e592f9895003 Songkick: 1082677 Discogs: 2047253 Edit the value on Wikidata

Totentanz Erik Bobella baxu-joleak, Dariusz Pawlowski bateria-joleak eta Dariusz Durał gitarra-jotzaileak 2005. urtean Poloniako Tarnów hirian sortutako rock musika taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean sortu zuen taldea 1992tik Polonian bizi den Erik Bobella baxu-jole estatubatuarrak. Horrez gain, 2005 eta 2007 bitartean KSUko musikaria izan zen. Hasiera batean taldeak ez zuen izenik. Dariusz Pawłowski bateria-jolearekin eta Dariusz Durał gitarra-jotzailearekin osatu zen. 2005eko ekainean, Rafał Huszno abeslari eta gitarrista, Ottwieler taldeko musikari ohia, taldean sartu zen. 2005eko irailean, Dariusz Durałek taldea utzi ondoren, Adrian Bogacz sartu zen bere ordez.

2006ko udaberrian taldeak Totentanz izena hartu zuen Franz Liszten Heriotzaren dantza konposiziotik. Jarosława Kidawyren laguntzaz, Nieból aurkezpen lana grabatu zuten. Urte berean, Sebastian Mnich KSU taldeko musikari ohiak, taldearekin bat egin zuen bateria-jole bezala. 2007ko irailean Mystic Production diskoetxearekin kontratua sinatu zuten. 2008an Zimny dom izeneko diskoa argitaratu zuten, taldearen bigarren estudioko diskoa. 2009ko ekainaren 5ean Tarnówen emandako kontzertu bat grabatu zuten eta abenduaren 5ean Live zuzeneko lana kaleratu zuten CD eta DVD formatuan.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]