Tottenham Hotspur Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tottenham Hotspur F.C» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Tottenham Hotspur Football Club
Ezizena(k) Spurs, Lilywhites
Sorrera 1882
Futbol zelaia Tottenham Hotspur Stadium
(edukiera: 60.062 lagun)
Presidentea Ingalaterra Daniel Levy
Entrenatzailea Argentina Mauricio Pochettino
Liga Premier League
2018-19 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1901eko Kopa finala.
Arsenalen aurkako partida.
White Hart Lane estadioa.

Tottenham Hotspur Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako hoberenetariko bat historikoki. Taldea 1882an sortu zen. Beti Premier Leaguean (Ingalaterrako ligako lehen mailan) parte hartu izan du, 92-93ko denboraldian izan ezik, bigarren mailara jaitsi zelako. Herrialdearen Lehen Mailako 2 Liga irabazi ditu 1951n eta 1961ean, bai eta 8 Kopa ere.

Talde honek 2017 arte, White Hart Lane futbol zelaian jokatu zuen, zelaia eraistea erabaki zuten arte. Harrezkeroztik Wembley futbol zelaian, 90.000 ikuslerentzako tokia duen zelaian. Gaur egun eta 2019. urtetik Tottenham Hotspur Stadium estadioan jokatzen du.

Europako txapelketa bat irabazi zuen Ingalaterrako lehen taldea izan zen 1963an, Errekopa hain zuzen ere (Atletico de Madriden aurka). UEFA Kopa bi ere eskuratu ditu, 1984an Anderlechten aurka eta 1972an Feyenoorden aurka. 2019an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina Liverpool-ek 2-0 emaitzaz garaitu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1882an sortu zen Londresko Tottenham auzoan, Hotspur Footall Club izenarekin, unibertsitate bateko ikasleen eskutik. Ikasle haiek unibertsitate bereko cricket taldeko partaide ziren.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cricketeko jokalariek taldea sortu zutenean hasi zen dena. Partiduak Tottenhameko paduretan jokatzen zituzten.

1885ean, beraien lehen partidu ofiziala jokatu zuten. 1887-an Arsenalen kontrako lehen partidua jokatu zuten(beraien iparraldeko aurkaririk nagusiena).1888an “Nortumberland Park”-era aldatu ziren, partiduak baldintza hobea jokatu ahal izateko.

1895eko abenduaren 16a oso data garrantzitsua izan zen taldearentzat, Tottenham taldea, talde profesional bihurtu baitzen.

Euskal Selekzioarekin partida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urtetan partidarik jokatu gabe egon ondoren Euskal Selekzioak 1988an partida berria jokatu zuen San Mamesen Bai Eukarari kanpainaren barnean. Aurkaria Tottenham Hotspurs izan zen, garai modernoan futbol elkarte baten aurka jokatu duen aldi bakarra izanik, eta 4-0 irabazi zuten euskaldunek.

2. Mailara jaitsiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terry Neilek hartu zuen taldearen ardura 1992an, baina denboraldi bakarra izan zen taldearen entrenatzaile, taldea bigarren mailara jaitsi zelako denboraldi hartan (historiako lehen eta aldi bakarra). Keith Burkinshaw izan zen Terry-ren ordezkoa.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga gehiagorik irabazi ez badu ere Kopa ugari eskuratu ditu, azkenak 1991eko Kopa eta 1999 eta 2008ko Ligako Kopak. Azken denboraldietan Europara sartu izan da noizbehinka, beti ere UEFA Kopan. 2014-15 denboraldian bosgarren egin du ligan eta Ligako Kopako finala jokatu du, baina Chelseak 2-0 gainditu zuen. 2015-16an Ligan hirugarren postua lortu zuen eta 2016-17 denboraldian bigarrena izan zen. 2018-19 denboraldia bikaina egin zuen, ligan laugarrena izan zen eta Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen, baina Liverpool-ek 2-0 emaitzaz garaitu zuen.

Sinboloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia eta armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921ean klubak armarri bat sortu zuen taldea errepresentatzeko eta urte bereko FA Cup-eko finaleko kamisetan sinbolo bat eraman zezaten. Oilar bat izan zen aukeratutako ikurra. Ordundik eraman du Totenham-ek oilar baten sinbolo, 1966,urtea, urte hartan oilarrari baloi bat gehitu zitzaion azpian, baina oilarra izan dute ikur nagusi.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Frantzia ATE Hugo Lloris
2 Ingalaterra ATZ Kieran Trippier
3 Ingalaterra ATZ Danny Rose
4 Belgika ERD Toby Alderweireld
5 Belgika ERD Jan Vertonghen
6 Kolonbia ATZ Dávinson Sánchez
7 Hego Korea AUR Son Heung-min
8 Ingalaterra ERD Harry Winks
10 Ingalaterra ERD Harry Kane
11 Argentina AUR Erik Lamela
12 Kenya AUR Victor Wanyama
13 Herbehereak ATE Michel Vorm
Zbk. Postua Jokalaria
15 Ingalaterra ATZ Eric Dier
16 Ingalaterra ERD Kyle Walker-Peters
17 Frantzia ERD Moussa Sissoko
18 Espainia ATZ Fernando Llorente
20 Ingalaterra ATZ Dele Alli
21 Argentina AUR Juan Foyth
22 Argentina ATZ Paulo Gazzaniga
23 Danimarka ERD Christian Eriksen
24 Irlandako Errepublika AUR Serge Aurier
27 Brasil ATZ Lucas Moura
-- Herbehereak AUR Vicent Janssen

Jantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tottenham-ek beti jantzi bera eraman du lehen ekipazio bezala, kamiseta txuria, galtza urdinak eta galtzerdi txuriak. Baina bigarrena beti aldatzen joan da.

Historikoa[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1883-1884
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1884-1886
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1890-1896
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1896-1898
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1898-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2019.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1972, 1984.
  • Finalista (1): 1974.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1963.

Euskal Herriko taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida bakarra Euskal Herriko selekzioaren aurka jokatu du.

Eguna Estadioa Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1988ko maiatzaren 10a San Mames (Bilbo) Euskal Herria Euskal Herriko selekzioa 4-0 Tottenham Hotspur

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Tottenham Hotspur - Historical Football Kits . Noiz kontsultatua: 2017-08-29 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tottenham Hotspur Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League 2019-20
Flag of Wales.svg

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brighton | Burnley | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Norwich City | Sheffield United | Southampton | Tottenham Hotspur | Watford | West Ham United | Wolverhampton