Tottenham Hotspur Football Club

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tottenham Hotspur Football Club
Ezizena(k) Spurs, Lilywhites
Sorrera 1882
Futbol zelaia White Hart Lane
(Edukiera: 36.310)
Presidentea Ingalaterra Daniel Levy
Entrenatzailea Ingalaterra Tim Sherwood
Liga Premier League
2012-13 Premier League, 5.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1901eko Kopa finala.
Arsenalen aurkako partida.
White Hart Lane estadioa.

Tottenham Hotspur Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako hoberenetariko bat historikoki.

Herrialdearen Lehen Mailako 2 Liga irabazi du 1951n eta 1961ean, bai eta 8 Kopa ere.

1963an bilakatu zen Ingalaterrako lehen talde Europako txapelketaren bat irabazten, Errekopa hain zuzen ere (Atletico de Madriden aurka irabaziz).

Halaber, UEFA Kopa bi eskuratu ditu: 1984an Anderlechten aurka eta 1972an Feyenoorden aurka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1882an sortu zen Londresko Tottenham auzoan. 1888an Liga eratu bazen ere taldeak hegoaldeko ligan jarraitzea erabaki zuen, Liga Nausian aritzeko aukera izan arren. 1902an Kopa irabaztea lortu zuenean hori lortuko zuen lehenengo ligaz kanpoko taldea izan zen. 1908an sartu zen Liga nagusian. 1899an inauguratu zuen gaur egun ere erabiltzen duen White Hart Lane futbol zelaia.

Bigarren Kopa 1921ean eskuratu zuen. Garaipen horren ondoren hartu zuen "oilarra" sinbolo gisa. Hotspur ezizena Henry Percy (Hotspur) erdi aroko gudari mitikoaren omenezkoa da eta hotspur hitzak "ezproi beroak" esan nahi du eta honen osagarri izan zedin gandorra ezarri zitzaion.

Urrezko aroa eta honen jarraipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen urrezko aroa 60. hamarkadan izan zen, aurrez 1951ean jadanik Liga irabazi bazuen ere. Hamarkada honetan liga berri bat (orainarteko azkena), 3 Kopa eta Europako lehenengo garaipenak iritsi zitzaion, lehen aipaturiko errekopa.

Hurrengo hamarkadetan maila oneko taldea izaten jarraitu du, honen erakusgarri 1972ko eta 1984ko UEFA Kopak. Liga gehiagorik irabazi ez badu ere Kopa ugari eskuratu ditu.

Euskal Selekzioarekin partida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urtetan partidarik jokatu gabe egon ondoren Euskal Selekzioak 1988an partida berria jokatu zuen San Mamesen Bai Eukarari kanpainaren barnean. Aurkaria Tottenham Hotspurs izan zen, futbol elkarte baten aurka jokatu duen aldi bakarra izanik, eta 4-0 irabazi zuten euskaldunek.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1972, 1984.
  • Finalista (1): 1974.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1963.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tottenham Hotspur Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League
Flag of Wales.svg

Arsenal FC | Aston Villa FC | Blackburn Rovers | Blackpool | Bolton Wanderers | Chelsea FC | Everton FC | Fulham | Liverpool FC | Manchester City | Manchester United | Newcastle United | Norwich City | Queens Park Rangers | Stoke City | Sunderland AFC | Swansea City AFC | Tottenham Hotspur FC | West Bromwich Albion | Wigan Athletic | Wolverhampton Wanderers