Totxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olagizona burdin totxoa lantzen.

Totxoa burdinazko edo altzairuzko lingotea da.[1] Burdinoletan zuzeneko metodoarekin lortzen zen: lehenik burdin minerala erreduzitzen zen labe apalean, eta gabiaren bidez kolpatzen gero, burdin masa (agoa) trinkotzeko eta zepa-zatiak kentzeko.[2] Zeharkako metodoarekin, berriz, lehenik arrabioa lortzen zen, minerala labe garaian urtuz; ondoren, metalak zeukan karbonoaren parte bat kentzen zitzaion fintze labean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Totxo. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  2. Aizpurua Sarasola, Joxerra. Mirandaola: historiatik festara. Elhuyar aldizkaria, 71. zenbakia, 1993ko maiatzak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  3. Arbide Elorza, Ignacio, Aznar Enériz, Javier, Rosado Galdos, Genaro, Urcelay Urcelay, José Mª. Altzairua. Legazpiko Burdin Museoaren Lagunen Elkartea, legazpi.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-21.