Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tour de France» orritik birbideratua)
Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourra
Ezaugarriak
DataUztaila
EskualdeaFrantzia eta ondoko herrialdeak
Euskarazko izenaFrantziako Tourra
Bertoko izena(k)Le Tour de France
Ezizena(k)La Grande Boucle
ModalitateaErrepidea
MotaItzuli Handia
AntolatzaileaASO
Lasterketa zuzendariaChristian Prudhomme
Historia
Lehenengo edizioa1903
Edizio kopurua109 (2022)
Lehenengo irabazleaFrantzia Maurice Garin
Garaipen gehienFrantzia Jacques Anquetil (5)
Belgika Eddy Merckx (5)
Frantzia Bernard Hinault (5)
Euskal Herria Miguel Indurain (5)
Amaierako edizioaDanimarka Jonas Vingegaard

Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France, tuʁ də fʁɑ̃s ahoskatua) munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat da. Itzuli Handien sailaren barnean dago eta hiru aste osoz Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen ditu, uztailean. Lehen ekitaldia 1903. urtean ospatu zen, eta harrezkeroztik urtero ospatu da Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra gertatu zirenean izan ezik. Frantziako Tourra urtero-urtero kirol ospakizun arrakastatsuena da mundu osoan, ikusle kopuruari bagagozkio. Jakina, urteko lasterketa garrantzitsuenean parte hartzeko, munduko talderik onenak hautesten dituzte bakarrik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'Equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmotan. L'Auto egunkariak 1903ko Urtarrilean aurkeztu zuen lasterketa, eta hala, Frantziako Tourraren promozioari esker 25.000 egunkari saltzetik 65.000 saltzera igaro zen, 1908. urterako salmentak 250.000koak ziren eta 1923an 500.000ra iritsi ziren. Saldutako egunkarien errekorra 1933 urtean lortu zen, 854.000 alerekin. Gaur egun, Frantziako Tourra Amaury Sport Organisation(ASO)k antolatzen du eta antolatzaile talde haren jabea L'Equipe egunkaria da.

Tourra etapa lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten den sailkapenak Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapok amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko. Beraz, Tourreko irabazlea sailkapen nagusiko lehenbizikoa izango da, hau da, etapa guztiak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindularia. Hortaz, baliteke sailkapen nagusian garaile ateratzea etapa bakar bat bera ere irabazi gabe, hala egin zuen Greg Lemondek 1990. urtean, esate baterako. Tourreko etapa bat irabaztea edozein txirrindulariren lorpen handietako bat bezala jotzen da, norberaren sailkapen nagusiko postua kontutan hartu gabe. Nahiz eta lehen Tourreko etapa kopuruak desberdinak izan ziren, gaur egun Tourra 20 etaparen buruan jokatzen da, guztira 3.000 eta 4.000 kilometro arteko ibilbidea korrituta. Sailkapen nagusiaz gain, badaude beste hainbat sariketa Tourraren beraren barruan, eta lehiaketa haietako aurreneko lasterkariek kolore desberdinak dituzten Maillotak janzten dituzte.

Tourra gaur egun taldeka (berauek babesleek finantzatuta) korritzen da, baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde-taktikarik gaur egun bezala. 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen, baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren.

Tourreko etapa gehienak Frantzian izaten dira, baina badira Frantziatik kanpo jokatzen diren batzuk ere, Espainian, Italian, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan... Tourrak bi atseden egun dauzka, eta normalean bidaia luzeak egiteko erabiltzen dira, trenez edo hegazkinez.

Azken urteotan, aurreneko etapa 5–15 km-ko banakako erlojupekoa izan ohi da, eta sarrerako etapa izena hartzen du. Tourraren amaiera, ostera, Parisko Eliseo Zelaien hiribidean izaten da beti. Tourreko hiru asteetan, etapa menditsuak, banakako erlojupekoak, eta taldekako erlojupekoak jokatzen dira. Beste etapa guztiak lauak edo ez hain menditsuak izaten dira, horrela, sprinter deritzen txirrindulariek etapak irabazteko aukera izaten dute. Hala ere, sailkapen nagusiko irabazleak halabeharrez oso ondo moldatu beharko da, bai mendian gora bai erlojupean.

Tourreko ibilbidea urtez urte aldatu ohi dute, urte batean erlojuaren orratzen norabidean egiten da eta hurrengoan alderantziz; hala, urte batean Alpeak lehenengo igarotzen dira eta hurrengoan Pirinioak. Alpeetako eta Pirinioetako mendi asko ia urtero-urtero agertzen dira ibilbidean, eta gogorrenak Hors Categorie izena hartzen dute (Kategoriaz Kanpo), Col du Tourmalet, Mont Ventoux, Col du Galibier, Alpe d'Huez-ek..., esate baterako, Hors Categorie izena hartzen dute.

1984 urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da, Le Grande Boucle Feminin izenarekin ezaguna, nahiz eta, Emakumeen Italiako Giroa garrantzitsuagoa izan.

Tourreko zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maillotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maillot Horia.

Sailkapen bakoitzeko aurrenekoak kolore desberdineko maillota janzten du, beste txirrindulari guztietatik nabarmentzeko.

Gaur egungo maillotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yellow jersey Maillot Horia, sailkapen nagusiko lehendabizikoak janzten du. Hortaz, ordurarte jokatu diren etapak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindulariak jantziko du eta dauden maillotetan garrantzitsuena da. Azken egunean maillot hau daramana Tourreko irabazlea da. Maillot Horia 1919. urtean hasi zen erabiltzen, antolatzaileek liderra nabarmentzea nahi zuten, eta L'Auto egunkariaren orriak horiak zirenez kolore hau aukeratu zen maillotarentzat.

Green jersey Maillot Berdea, sprint sailkapeneko lehendabizikoak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak, korredoreak etapako helmugara iritsi diren arabera lortzen dira, hala, etapako garaileak bigarrenak baino puntu gehiago eskuratuko ditu eta hala, hurrenez hurren, eskuragai dauden puntu guztiak ahitu arte. Erik Zabel txirrindulari alemaniarrak du errekorra sei maillot berde jarraian irabazita, 96tik 2001era.

Polkadot Jersey Puntu gorridun Maillota, mendietako erregeak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak mendateak zeharkatzen direnean eskuratzen dira. Zenbat eta mendi latzagoak orduan eta puntu gehiago jasotzen dituzte txirrindulariek. Tourra puntu gorridun maillotarekin amaitzen duen txirrindulariari mendiko erregea esaten zaio. Maillot hau 1975. urtean sortu zen. Richard Virenquek du errekorra, zazpi mendiko errege titulurekin.

White jersey Maillot Txuria, sailkapen nagusiko lehendabiziko gazteak janzten du, hau da, 25 urtetik beherako aurrenekoak.

Maillotak Tourretik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tourreko Mailloten koloreak beste hainbat lasterketetan ere erabili ohi dira eta haien zeregina Tourrekoen berdina da. Esate baterako Britainiako itzuliak, Horia, Berdea eta Puntu Gorriduna erabiltzen ditu sailkapenetako liderrak nabarmentzeko. Italiako Giroak Maillot kolore desberdinak erabiltzen ditu, baita Espainiako itzuliak ere, baina beste neurri batean. Adibidez, Giroan, mendiko erregeak maillot orlegia janzten du eta sailkapen nagusikoak Maillot edo "Maglia" arrosa.

Etapa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa ohikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa "ohiko" batean, txirrindulari guztiak batera ateratzen dira. Lehenengo kilometroak antolatzaileek neutralizatzen dituzte, 2–5 km bitartean, eta hasiera ofiziala Tourreko Zuzendariak seinalatzen du bandera txuri bat erakutsiz. Tourreko lehenengo asteko etapa ohikoetan, sprint ikusgarrietan amaitzeko aukera paregabea suertatzen da, etapa hauek nahiko lauak izan ohi direlako.

Beste etapa ohiko batzuk, ordea, zeharo menditsuak dira. Etapa hauek aldaketa handienak eragin ohi dituzte sailkapen nagusian eta ikusle gehien erakartzen dituztenak dira, bai ikusgarrienak suertatzen direlako eta baita uda minean korritzen direlako ere. Hortaz, jende asko eta asko oporretan dago, eta eguraldia lagun izan ohi da.

Banakako Erlojupekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakako erlojupeko batean, txirrindulari guztiak bakarka aritzen dira Irterak minutu oro gertatzen dira. Sailkapen nagusiko lehenengo hamarrak, ordea, bi minutuko tartean ateratzen dira irteeratik, balizko trikimailuak saihestearren.

Irteera ordena sailkapen orokorraren alderantzizkoa da, beraz, liderra izango da azkenengoa abiatzen erlojupekoetan. Normalean 3-4 erlojupeko izaten dira Tour osoan, bata prologoa, bestea taldekako erlojupekoa eta azken biak bakarkakoak.

Taldekako Erlojupekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarritan, Tourreko lehenengo astean taldekako erlojupeko bat izaten da. Talde ahulenek denbora gehiegirik ez galtzeko, denbora galerak limitatuta daude, horrela. Helmugaratzen azkena den taldeak gehienez 3 minutu besterik ezin ditu galdu lehenego postua erdietsi duenarekin alderatuta, beheko taulak erakusten duen moduan.

Taldekako erlojupekoak
Postua Denbora Postua Denbora
2. 20″ 12. 2′ 00″
3. 30″ 13. 2′ 10″
4. 40″ 14. 2′ 20″
5. 50″ 15. 2′ 30″
6. 1′ 16. 2′ 35″
7. 1′ 10″ 17. 2′ 40″
8. 1′ 20″ 18. 2′ 45″
9. 1′ 30″ 19. 2′ 50″
10. 1′ 40″ 20. 2′ 55″
11. 1′ 50″ 21. 3′ 00″

Taldekako erlojupekoetan ahalik eta denbora gutxien galtzea oso garrantzitsua da, beraz taldeak ahalik eta txirrindulari onenak eramango ditu tourrera eta hauek % 100a eman beharko dute taldeko gizon garrantzitsuak denbora gal ez dezan.

Etapa famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urteaz geroztik Tourreko azken etapa beti Eliseo Zelaien hiribidean bukatzen da, Parisen. Txirrindulariek hainbat itzuli ematen dizkiote zirkuituari. Ibilbideko bi aldeak jendez gainezka daude beti, guztiak txirrindulariak animatzen, batez ere irabazlea, jakina. Nahiz eta txirrindularientzat bertan korritzea erosoa ez den, etapa laua da eta sprintean heldu ohi dira, sprinterren taldeek gogor ekiten dute hala izan dadin.

Alpe d'Huezen ere etapa anitz amaitzen dira Frantziako Tourrean, Alpeetako igoerarik gogorrenetako bat baita, Bourg d'Oissansetik Huez-era. 2004. urtean erlojupeko banakako igoera egin zen bertan eta Lance Armstrong izan zen garailea. Beste mendi batzuetatik ere askotan pasa izan da Tourra, Mont Ventoux, Col du Galibier, Col de la Madeleine... esate baterako.

Etapa bakoitzeko hasiera ere oso garrantzitsua izan ohi da, eta Frantziako eta Frantziatik kanpoko hainbat hiri lehiatzen dira Tourreko etapa baten abiagunea beren mugetatik abia dadin. Tourraren lehendabiziko etapak ere berebiziko garrantzia dauka, eta, esaterako, Tourra azken urteetan, Erresuma Batuan, Belgikan, Euskal Herrian... hasi izan da.

2004ko Frantziako Tourreko azken etaparen irudia, Elisear Zelaietan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
1903FRA Maurice Garin[1]FRA Lucien Pothier[1]FRA Fernand Augereau[2]
1904FRA Henri CornetFRA Jean-Baptiste DortignacqBEL Aloïs Catteau
1905FRA Louis TrousselierFRA Hippolyte AucouturierFRA Jean-Baptiste Dortignacq
1906FRA René PottierFRA Georges PasserieuFRA Louis Trousselier
1907FRA Lucien Petit-BretonFRA Gustave GarrigouFRA Émile Georget
1908FRA Lucien Petit-BretonLUX François FaberFRA Georges Passerieu
1909LUX François FaberFRA Gustave GarrigouFRA Jean Alavoine
1910FRA Octave LapizeLUX François FaberFRA Gustave Garrigou
1911FRA Gustave GarrigouFRA Paul DubocFRA Émile Georget
1912BEL Odile DefrayeFRA Eugène ChristopheFRA Gustave Garrigou
1913BEL Philippe ThysFRA Gustave GarrigouBEL Marcel Buysse
1914BEL Philippe ThysFRA Henri PélissierFRA Jean Alavoine
1915-1918
Lehen Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1919BEL Firmin LambotFRA Jean AlavoineFRA Eugène Christophe
1920BEL Philippe ThysBEL Hector HeusghemBEL Firmin Lambot
1921BEL Léon ScieurBEL Hector HeusghemFRA Honoré Barthélémy
1922BEL Firmin LambotFRA Jean AlavoineBEL Félix Sellier
1923FRA Henri PélissierITA Ottavio BottecchiaFRA Romain Bellenger
1924ITA Ottavio BottecchiaLUX Nicolas FrantzBEL Lucien Buysse
1925ITA Ottavio BottecchiaBEL Lucien BuysseITA Bartolomeo Aimo
1926BEL Lucien BuysseLUX Nicolas FrantzITA Bartolomeo Aimo
1927LUX Nicolas FrantzBEL Maurice De WaeleBEL Julien Vervaecke
1928LUX Nicolas FrantzFRA André LeducqBEL Maurice De Waele
1929BEL Maurice De WaeleITA Giuseppe PanceraBEL Jef Demuysere
1930FRA André LeducqITA Learco GuerraFRA Antonin Magne
1931FRA Antonin MagneBEL Jef DemuysereITA Antonio Pesenti
1932FRA André LeducqGER Kurt StöpelITA Francesco Camusso
1933FRA Georges SpeicherITA Learco GuerraITA Giuseppe Martano
1934FRA Antonin MagneITA Giuseppe MartanoEU Roger Lapébie
1935BEL Romain MaesITA Ambrogio MorelliBEL Félicien Vervaecke
1936BEL Sylvère MaesFRA Antonin MagneBEL Félicien Vervaecke
1937EU Roger LapébieITA Mario ViciniSUI Leo Amberg
1938ITA Gino BartaliBEL Félicien VervaeckeFRA Victor Cosson
1939BEL Sylvère MaesFRA René ViettoBEL Lucien Vlaemynck
1940-1946
Bigarren Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1947FRA Jean RobicFRA Édouard FachleitnerITA Pierre Brambilla
1948ITA Gino BartaliBEL Briek SchotteFRA Guy Lapébie
1949ITA Fausto CoppiITA Gino BartaliFRA Jacques Marinelli
1950SUI Ferdinand KüblerBEL Stan OckersFRA Louison Bobet
1951SUI Hugo KobletFRA Raphaël GéminianiFRA Lucien Lazaridès
1952ITA Fausto CoppiBEL Stan OckersESP Bernardo Ruiz
1953FRA Louison BobetFRA Jean MalléjacITA Giancarlo Astrua
1954FRA Louison BobetSUI Ferdinand KüblerSUI Fritz Schär
1955FRA Louison BobetBEL Jean BrankartLUX Charly Gaul
1956FRA Roger WalkowiakFRA Gilbert BauvinBEL Jan Adriaensens
1957FRA Jacques AnquetilBEL Marcel JanssensAUT Adolf Christian
1958LUX Charly GaulITA Vito FaveroFRA Raphaël Géminiani
1959ESP Federico Martín BahamontesFRA Henri AngladeFRA Jacques Anquetil
1960ITA Gastone NenciniITA Graziano BattistiniBEL Jan Adriaensens
1961FRA Jacques AnquetilITA Guido CarlesiLUX Charly Gaul
1962FRA Jacques AnquetilBEL Jef PlanckaertFRA Raymond Poulidor
1963FRA Jacques AnquetilESP Federico Martín BahamontesESP José Pérez-Francés
1964FRA Jacques AnquetilFRA Raymond PoulidorESP Federico Martín Bahamontes
1965ITA Felice GimondiFRA Raymond PoulidorITA Gianni Motta
1966FRA Lucien AimarNED Jan JanssenFRA Raymond Poulidor
1967FRA Roger PingeonESP Julio JiménezITA Franco Balmamion
1968NED Jan JanssenBEL Herman Van SpringelBEL Ferdinand Bracke
1969BEL Eddy MerckxFRA Roger PingeonFRA Raymond Poulidor
1970BEL Eddy MerckxNED Joop ZoetemelkSWE Gösta Pettersson
1971BEL Eddy MerckxNED Joop ZoetemelkBEL Lucien Van Impe
1972BEL Eddy MerckxITA Felice GimondiFRA Raymond Poulidor
1973ESP Luis OcañaFRA Bernard ThévenetESP José Manuel Fuente
1974BEL Eddy MerckxFRA Raymond PoulidorESP Vicente López Carril
1975FRA Bernard ThévenetBEL Eddy MerckxBEL Lucien Van Impe
1976BEL Lucien Van ImpeNED Joop ZoetemelkFRA Raymond Poulidor
1977FRA Bernard ThévenetNED Hennie KuiperBEL Lucien Van Impe
1978FRA Bernard HinaultNED Joop ZoetemelkPOR Joaquim Agostinho
1979FRA Bernard HinaultNED Joop ZoetemelkPOR Joaquim Agostinho
1980NED Joop ZoetemelkNED Hennie KuiperFRA Raymond Martin
1981FRA Bernard HinaultBEL Lucien Van ImpeFRA Robert Alban
1982FRA Bernard HinaultNED Joop ZoetemelkNED Johan van der Velde
1983FRA Laurent FignonESP Ángel ArroyoNED Peter Winnen
1984FRA Laurent FignonFRA Bernard HinaultUSA Greg LeMond
1985FRA Bernard HinaultUSA Greg LeMondIRL Stephen Roche
1986USA Greg LeMondFRA Bernard HinaultSUI Urs Zimmermann
1987IRL Stephen RocheESP Pedro DelgadoFRA Jean-François Bernard
1988ESP Pedro DelgadoNED Steven RooksCOL Fabio Parra
1989USA Greg LeMondFRA Laurent FignonESP Pedro Delgado
1990USA Greg LeMondITA Claudio ChiappucciNED Erik Breukink
1991EU Miguel IndurainITA Gianni BugnoITA Claudio Chiappucci
1992EU Miguel IndurainITA Claudio ChiappucciITA Gianni Bugno
1993EU Miguel IndurainSUI Tony RomingerPOL Zenon Jaskuła
1994EU Miguel IndurainLAT Piotr UgrumovITA Marco Pantani
1995EU Miguel IndurainSUI Alex ZülleDEN Bjarne Riis
1996DEN Bjarne RiisGER Jan UllrichFRA Richard Virenque
1997GER Jan UllrichFRA Richard VirenqueITA Marco Pantani
1998ITA Marco PantaniGER Jan UllrichUSA Bobby Julich
1999not attributedSUI Alex ZülleESP Fernando Escartín
2000not attributedGER Jan UllrichEU Joseba Beloki
2001not attributedGER Jan UllrichEU Joseba Beloki
2002not attributedEU Joseba BelokiLTU Raimondas Rumšas
2003not attributedGER Jan UllrichKAZ Alekszandr Vinokurov
2004not attributedGER Andreas KlödenITA Ivan Basso
2005not attributed[3]ITA Ivan Bassonot attributed
2006ESP Óscar PereiroGER Andreas KlödenESP Carlos Sastre
2007ESP Alberto ContadorAUS Cadel Evansnot attributed
2008ESP Carlos SastreAUS Cadel EvansRUS Denis Menxov
2009ESP Alberto ContadorLUX Andy SchleckGBR Bradley Wiggins
2010LUX Andy SchleckESP Samuel SánchezBEL Jurgen van den Broeck
2011AUS Cadel EvansLUX Andy SchleckLUX Fränk Schleck
2012GBR Bradley WigginsGBR Chris FroomeITA Vincenzo Nibali
2013GBR Chris FroomeCOL Nairo QuintanaESP Joaquim Rodríguez
2014ITA Vincenzo NibaliFRA Jean-Christophe PéraudFRA Thibaut Pinot
2015GBR Chris FroomeCOL Nairo QuintanaESP Alejandro Valverde
2016GBR Chris FroomeFRA Romain BardetCOL Nairo Quintana
2017GBR Chris FroomeCOL Rigoberto UránFRA Romain Bardet
2018GBR Geraint ThomasNED Tom DumoulinGBR Chris Froome
2019COL Egan BernalGBR Geraint ThomasNED Steven Kruijswijk
2020SLO Tadej Pogačar[4]SLO Primož Roglič[5]AUS Richie Porte
2021SLO Tadej PogačarDEN Jonas VingegaardECU Richard Carapaz
2022DEN Jonas VingegaardSLO Tadej PogačarGBR Geraint Thomas
2023DEN Jonas VingegaardSLO Tadej PogačarGBR Adam Yates
2024
2025

* (1999-2005) Lance Armstrong kaleratua dopinagaitik.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindulariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lance Armstrong estatubatuarra izan zen Tour gehien irabazitako txirrindularia: zazpi bider jarraian hain zuzen (1999-2005). Azkeneko Tourra irabazi ondoren erretiratu arren, 2009an txirrindularitza profesionalera itzuli zen. Urte horretako Tourrean hirugarren amaitu zuen eta 2010ekoan hogeita hirugarren. Hau izan zen bere azken Tourra, 2011ren hasieran txirrindularitza utzi baitzuen. Haal ere, 2012an dopatu izana onartu zuen eta garaipen guztiak kendu zitzaizkion. Honen ondorioz horrela dago irabazle nagusien sailkapena:

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Frantzia Jacques Anquetil 5 1957, 1961, 1962, 1963, 1964
Belgika Eddy Merckx 5 1969, 1970, 1971, 1972, 1974
Frantzia Bernard Hinault 5 1978, 1979, 1981, 1982, 1985
Euskal Herria Miguel Indurain 5 1991, 1992, 1993, 1994, 1995
Erresuma Batua Chris Froome 4 2013, 2015, 2016, 2017
Belgika Philippe Thys 3 1913, 1914, 1920
Frantzia Louison Bobet 3 1953, 1954, 1955
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond 3 1986, 1989, 1990

Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularia Garaipenak
 Frantzia 36
 Belgika 18
 Espainia 12
 Italia 10
 Erresuma Batua 6
 Luxenburgo 5
 AEB 3
 Herbehereak 2
 Suitza 2
 Danimarka 2
 Eslovenia 2
 Alemania 1
 Irlandako Errepublika 1
 Australia 1
 Kolonbia 1

Gainontzeko sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Frantzia Richard Virenque 7 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003, 2004
Espainia Federico Bahamontes 6 1954, 1958, 1959, 1962, 1963, 1964
Belgika Lucien Van Impe 6 1971, 1972, 1975, 1977, 1981, 1983
Espainia Julio Jiménez 3 1965, 1966, 1967

Erregulartasunaren saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Eslovakia Peter Sagan 7 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019
Frantzia Erik Zabel 6 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001
Irlandako Errepublika Sean Kelly 4 1982, 1983, 1985, 1989
Herbehereak Jan Janssen 3 1964, 1965, 1967
Belgika Eddy Merckx 3 1969, 1971, 1972
Belgika Freddy Maertens 3 1976, 1978, 1981
Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov 3 1991, 1993, 1994
Australia Robbie McEwen 3 2002, 2004, 2006

Taldekako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961 artean selekzio nazionalen arteko lasterketa izan zen. 1962an hasi ziren taldeak. 1967 eta 1968 izan zen salbuespena, bi urte horietan ere selekzioak aritu baitziren.

Taldea Garaipenak Urteak
Frantzia Mercier (Gan + Miko + Coöp) 5 1972, 1975, 1978, 1980, 1982
Euskal Herria Movistar Team 5 2015, 2016, 2018, 2019, 2020
Euskal Herria KAS 4 1965, 1966, 1974, 1976
Alemania T-Mobile (+Telekom) 4 1997, 2004, 2005, 2006
Danimarka Saxo Bank (+ CSC) 3 2003, 2008, 2013

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003. urtean, Hell on wheels filma egin zen Frantziako Tourraren inguruan, Telekom taldearen perspektibatik, Pepe Danquart izan zen filmaren zuzendaria.

The Tour Baby! filma Scott Coadyk egin zuen, Tourra bera eta bere inguruari buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (fr) Historique du Tour de France, Année 1903, letour.fr. Retrieved 2016.eko otsailak 22.
  2. (fr) Historique du Tour de France, Année 1903, letour.fr. Retrieved 2016.eko martxoak 3.
  3. (en) Lance Armstrong Is Stripped of His 7 Tour de France Titles, nytimes.com, 2012.eko urriak 22.
  4. (fr) Tour de France 2020 : un jeune vainqueur, Tadej Pogacar, et de vieux doutes, lemonde.fr, 2020.eko irailak 21.
  5. (fr) Primoz Roglic : « On verra dans l'avenir si je peux encore gagner un Tour », lequipe.fr, 2020.eko irailak 20.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]