Tower Bridge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tower Bridge
Tower Bridge
Zeharkatzen du Tamesis ibaia
Non  Ingalaterra
Tower Bridge hemen kokatua: Londres
Tower Bridge
Tower Bridge
Tower Bridge (Londres)
Mantentzailea Bridge House Estates
Diseinatzailea Sir Horace Jones
Sir John Wolfe-Barry
Diseinua Baskula-zubia
Zubi-esekia
Materiala 70.000 tona hormigoi
11.000 tona altzairu
Kornualleseko granitoa
Portland harria
Zubibegi-kopurua 3
Pilare-kopurua 2 dorre
Zubibegi nagusiaren luzera 82.3 m.
Luzera osoa 244 m.
Altuera 65 m.
Tarte bertikala 8.6 metro (itxita)
42.5 metro (irikita)
Eraikitzen hasi zen urtea 1886
Eraikitzen amaitu zen urtea 1894
Irekitze-data 1894ko ekainaren 30a
Bidesaria A100 Tower Bridge AutobideaRoad - ibilgailu motordunak eta oinezkoak

Tower Bridge (euskaraz Dorre Zubia) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubi altxagarria da eta Londresen kokatzen da, Tower Hamlets (iparraldean) eta Southwark (hegoaldean) udalerriak lotzen dituelarik. Londresko Dorretik hurbil dago eta honengandik hartzen du bere izena.

Batzuetan modu okerrean Londresko zubia bezala izendatzen da, azken hau ibaiaz gora dagoen hurrengo zubia da ordea. Zubia hau trukean etekinik atera nahi ez duen Bridge House Estates erakundeak mantentzen du eta Corporation of London-en agindupean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tower Bridge zubiaren diseinua

XIX mendearen erdialdera zubi berri bat egiteko asmoa azaldu zen, baina Pool of London eremuraino sartzen ziren itsasontziei ezin zitzaien pasabidea itxi eta horregatik diseinu lehiaketa bat abiatu zen. 50 diseinutik gora aurkeztu ziren eta Sir Horace Jones arkitektoarena aukeratu zen, eztabaida handia izan bazen ere. Jonesen injeniaria zen Sir John Wolfe-Barryk ere parte hartu zuen diseinuan.

1886 urtean hasi ziren eraikitzen. Bost eraikuntza enpresak hartu zuten parte eta 432 langile kontratatu ziren. Jones 1886an bertan hil zen eta George D. Stevensonek hartu zuen proiektuaren gidaritza. Zortzi urteren ondoren eta £1.184.000 kostuarekin 1894ko ekianaren 30ean ireki zituen ateak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokia: Circle line roundel (no text).svg District roundel1.PNG Tower Hill

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tower Bridge Aldatu lotura Wikidatan