Toxikoen eta Giza Eskubideen Kontalari Berezia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toxikoen eta Giza Eskubideen Kontalari Berezia
Datuak
MotaNazio Batuen Erakundeko kontalari berezia
Karguaren titularraMarcos A. Orellana
Sortzailea
webgune ofiziala

Toxikoen eta Giza Eskubideen Kontalari Berezia Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak 1995ean sortu zuen. Kontalari honen lana substantzia arriskutsuen eta hondakin toxikoen esposizioaren eraginak giza eskubideen gaineko inplikazioak aztertzea da.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, Giza Eskubideen Kontseiluak, giza eskubideen ikuspuntutik, substantzia arriskutsuekiko eta hondakin toxikoekiko esposizioan dituzten ondorioak aztertzeko agindua eman zuen. Besteak beste, legez kontrako trafikoa eta jarduera militarretan, gerretan eta gatazketan produktu toxiko eta arriskutsuak askatzea. Mandatuan jasotako beste gai batzuk hauek dira: mediku-hondakinak, erauzketa-industriak (bereziki petrolioa, gasa eta meatzaritza), fabrikazio- eta nekazaritza-sektoreetako lan-baldintzak, kontsumo-produktuak, iturri guztietako substantzia arriskutsuen ingurumen-isuriak eta hondakinak ezabatzeko prozesuak.

2011n, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak adierazi zuen substantzia eta hondakin arriskutsuak mehatxu larriak izan daitezkeela giza eskubideak erabat baliatzeko. Produktu arriskutsuen bizi-ziklo osoa sartzeko agindua jaso nuen, bestetik, fabrikaziotik azken ezabaketaraino. Ekoizpen kimikoaren azelerazio azkarrak mehatxu gero eta handiagoa izateko probabilitatea iradokitzen du, bereziki gizarteko segmentu ahulenen giza eskubideentzat.

NBEk dio estatuak behartuta daudela, giza eskubideen nazioarteko legearen arabera, gizabanakoak eta komunitateak substantzia toxikoen eraginpean egon ez daitezen neurri aktiboak hartzera. Gizarteko kide ahulenak askotan kaltetuagotzat hartzen dira. Pobrezian bizi diren pertsonak, langileak, haurrak, talde minoritarioak, herri indigenak, migratzaileak, beste talde kalteberen edo zaurgarrien artean. Genero ikuspegia ezin da baztertu ere.[1]

Aditu independenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errelatore edo Kontalari berezia NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak izendatzen du. Izendatutako adituari Giza Eskubideen Kontseiluak eskatzen dio estatu kideei substantzia eta hondakin arriskutsuen kudeaketa desegokiaren ondorioz inplikatutako giza eskubideak sustatzeko eta babesteko hartutako ekimenak aztertzeko eta horiei buruzko informazioa emateko.

Egungo aditu independentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko aditu independenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontalari Bereziaren bidez jakinarazi diren afera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzaritzaren ondorioak Amazoniako herri indigenen lurretan.
  • 2022ko martxoan, Human Rights Watch erakundeak Kontalariari merkurioari, artisau-urrezko meatzaritzari eta eskala txikiari buruzko txosten berezi bat bidali zion. Merkurioa meatzaritzan erabiltzen da mineralaren urrea berreskuratzeko. Merkurioak, haurrentzat bereziki kaltegarria denak, nerbio-sistema zentralari eraso egiten dio eta kalte zerebrala eta heriotza eragin ditzake. Meatzaritza-lana, askotan, merkurioaren arriskuei buruzko informazio gutxi edo faltsua duten haur langileek egiten dute.[3]
  • 2021ko txostena: Plastikoen Zikloa eta Giza Eskubideen gaineko eraginak. Txostenak plastikoetan erabilitako gehigarri toxikoen inplikazioak nabarmentzen ditu, haren bizitza zikloko faseetan, emakumeen, haurren, langileen eta herrien indigenen eskubideak barne. Produktu kimiko toxikoak plastikoei normalean gehitzen zaizkio, giza eskubideen eta ingurumenaren arrisku larriak eraginez. Garrantzi bereziak giza eskubideen gaineko plastikoen ondorio negatiboak jorratzera zuzendutako gomendioak jartzen ditu txostenak.[4]
  • 2015eko txostena: Substantzia eta hondakin arriskutsuei buruzko informazioa izateko eskubidea. Txosten honetan, Kontalari Bereziak substantzia eta hondakin arriskutsuen bizi-zikloan zehar informazioa jasotzeko eskubidearen irismena argitzen du, eskubide hori praktikan jartzeko sortu diren arazoak identifikatzen ditu eta horien konponbide posibleak deskribatzen ditu. Gai arriskutsuei eta hondakinei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ezartzeari dagokionez, estatuek dituzten betebeharrak eta enpresek dituzten erantzukizunak planteatzen dira.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]