Toxoplasmosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Toxoplasmosi
Toxoplasma gondii tachy.jpg
Deskribapena
Mota coccidiosis
Espezialitatea infectious disease
Arrazoia(k) Toxoplasma gondii
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak sulfadiazine, sulfamethoxazole, trimethoprim eta clindamycin
Identifikatzaileak
DiseasesDB 13208
MedlinePlus 000637
eMedicine 000637
MeSH D014123
Disease Ontology ID DOID:9965

Toxoplasmosia Toxoplasma gondii protozoo parasitoak sortutako gaixotasuna da, batzuetan sintomarik gabe garatzen dena baina haurdun dauden emakumeengan oso arriskutusua dena, umekia nabarmen kaltetzen baitu. Era berean, immunogutxituengan eta adineko jendearengan gaitza ere larria izan daiteke.

Toxoplasmosia zoonosi bat da, hots, animaliengandik gizakiarengana igarotzen den gaitza. Gizakia kutsatzen duten animaliak katua eta beste felido batzuk dira, batik bat.

Gaitza prebenitzeko neurriak, haurdun dauden emakumeen kasuan bereziki, hiru hauetan dautza: higiene-arau orokorrak mantentzean, gutxi egindako okela ez jatean eta katuen gorotzekin inongo kontakturik saihestean.

Europan eta AEBetan biztanleen %40ak toxoplasmosiaren aurkako antigorputzak ditu. Horrek esan nahi du protozoo parasitoz infektatuak izan direla, nahiz eta sintomarik gabeko gaixotasuna garatu. Okel kutsatu gordina edo gutxi egina jateagatik harrapatzen da gaitza Mendebaldeko herrietan.

Esan bezala, toxoplasmosiaren kasu gehienak sintomarik gabekoak edo azpiklinikoak dira. Batzuetan gripearen antzeko sintomak agertzen dira, eta gongoil linfatikoen hantura. Immunogutxituengan, aldiz, larriagoa da eta entzefalitisa sor dezake.

Toxoplasma bizkarroiak kisteak sortzen ditu infektatutako animalien eta gizakien ehunetan. Kiste horiek ohikoak dira okelan: AEBetan egindako ikerketa batek txerri-haragietako %25ak eta ardi-haragietako %10ak holako kisteak zituela frogatu zuen [1] . Sukaldean okela ondo egiteko araua, beraz, kontuan hartzekoa da.

Gaitzaren diagnostikoa froga serologikoen bidez egiten da, antigorputz espezifikoak bilatuz. Tratamenduari dagokionez sulfamidak eta pirimetamina, biak batera, erabiltzen dira.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toxoplasmosi Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz)   Ingraham, John L., Introducción a la Microbiología ..


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.