Toy Story

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Toy Story
Filma
Jatorrizko izena Toy Story
Urtea 1995
Generoa buddy filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 88 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Lasseter
Gidoigilea(k) Joss Whedon
Andrew Stanton
Joel Cohen
Alec Sokolow
John Lasseter
Pete Docter
Joe Ranft






Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
Ekoizlea Bonnie Arnold
Ralph Guggenheim

Konpainia ekoizlea Pixar
Walt Disney Pictures

Ekoizle eragilea Edwin Catmull
Steve Jobs
Edizioa Lee Unkrich
Bestelako lanak
Musikagilea Randy Newman
Sariak
Kanpo loturak
https://www.pixar.com/feature-films/toy-story

Toy Story (euskaraz Jostailu Istorioa) 1995eko John Lasseter estatubatuar zinema zuzendariaren konputagailu-animaziozko abenturazko komedia filma bat da. Pixar Animation Studios ekoiztetxeak ekoitzi eta Walt Disney Pictures ekoiztetxeak Buena Vista Pictures banatzailearen bidez banatu zuen. Tom Hanks, Tim Allen, Don Rickles, Jim Varney, Wallace Shawn, John Ratzenberger, Annie Potts, John Morris, Erik von Detten, Laurie Metcalf, R. Lee Ermey, Sarah Freeman eta Penn Jillette aktoreek bikoiztu zuten.

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (You've Got a Friend in Me, Nigan Lagun Bat Badaukazu).

Lortutako arrakasta izugarriari esker honako jarraipen hauek izan zituen: Toy Story 2 (1999) eta Toy Story 3 (2010). Aurretik, 1988an filmatutako animaziozko Tin Toy filmean oinarritua dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

6 urtetako Andy (John Morris) izeneko mutikoaren jostailuek heuren ordua iritsi eta heuren jabearen urtebetetzeak iristean bere bihotzetik ordezkatuko ditun oparia ailegatzearen beldur dira. Woody (Tom Hanks), ordurarte Andyren jostailurik gogokoena izan den cowboyak gainontzeko jostailuak lasaitzen saiatuko da, baina bapatean Buzz Lightyear (Tim Allen) agertuko da, era guztietako aurrerakuntzak dituen heroi espaziala. Ondorioz, Woody bigarren maila batera igaroko da. Woody eta Buzz Lightyear jostailuen arteko lehia biak hirian galduta eta etxera nola itzuli jakin ezinik gelditzean elkarren arteko adiskidetasuna bilakatuko da.

Jatorrizko bikoiztaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toy Story Aldatu lotura Wikidatan