Toyama (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toyama prefetura
富山県
bandera
Administrazioa
Estatua  Japonia
Hiriburua Toyama
Geografia
Koordenatuak 36° 43′ 00″ N, 137° 09′ 00″ E / 36.716666666667°N,137.15°E / 36.716666666667; 137.15Koordenatuak: 36° 43′ 00″ N, 137° 09′ 00″ E / 36.716666666667°N,137.15°E / 36.716666666667; 137.15
Map of Japan with highlight on 16 Toyama prefecture.svg
Azalera 4,247.55 km²
Demografia
Biztanleria 1,074,061 biztanle (2014)
Dentsitatea 253 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Chūbu (Hokuriku)
Uhartea Honshū

Toyama prefetura (富山県 Toyama-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Toyama hiria da.

Japoniako itsasoko kostaldeko industria-prefetura nagusia da. Baliabide hidroelektriko garrantzitsuak ditu, eta, horri esker, elektrizitatea merkea da. Toyama prefeturan daude Asiako ekialdeko Errusiatik kanpoko glaziar bakarrak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toyama prefeturaren mugakideak hauek dira: Ishikawa prefetura mendebaldean, Niigata ipar-ekialdean, Nagano hego-ekialdean, Gifu hegoaldean eta Japoniako itsasoa iparraldean. Lurraldearen % 30 natura-parke gisa babestuta dago: Chūbu-Sangaku and Hakusan parke nazionalak, besteak beste.

Prefeturaren erdialdean nekazaritzarako oparoa den lautada dago, bertan ezartzen da Toyama hiriburua, eta hegoaldean ia 3.000 metrotako altuera duten mendiak agertzen dira, Yakushi (2.926m), Noguchigoro (2.924m) eta Kurobegorō (2.897m) besteak beste, Hida mendikatean dauden tontorrak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia-industria oso garrantzitsua da prefeturan, eta historikoki ere garrantzi handia izan du. Elektronika- eta robotika-industria ere badago, baita metalezko produkturen fabrikazioa ere (aluminioa, kobrea eta abar). Kalitate handiko arroza ekoizten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, Toyama prefetura Etchū probintzia izan zen. 1871n, Etchū probintzia Niikawa prefetura bilakatu zen. 1876an, Ishikawa prefeturaren barnean sarrarazi zuten, baina 1881ean Toyama prefetura gisa berrezarria izan zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Toyama (hiriburua, 421.116 biztanle)
  2. Takaoka (178.965 bizt.)
  3. Imizu (94.691 bizt.)
  4. Nanto (57.061 bizt.)
  5. Himi (53.316 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toyama (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan