Edukira joan

Toyin Ojih Odutola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toyin Ojih Odutola
Bizitza
JaiotzaIfe eta Nigeria, 1985 (39/40 urte)
Herrialdea Nigeria
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzajorubera
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Alabama (en) Itzuli gradu : studio art (en) Itzuli, communication studies (en) Itzuli
University of Alabama in Huntsville (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
California College of the Arts (en) Itzuli Master of Fine Arts (en) Itzuli : margolaritza, art of drawing (en) Itzuli
St. John Paul II Catholic High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
jorubera
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria
Lantokia(k)Brooklyn
Jasotako sariak
toyinojihodutola.com

Toyin Ojih Odutola (Ife, Nigeria, 1985) nigeriar-estatubatuar artista bisual garaikidea da, marrazkilaria. Ezaguna da bere multimedia marrazki biziengatik eta paperezko lanengatik.[1] Marka konplexuz eta konposizio arranditsuz osatutako bere estilo bakarrak erretratuaren eta narrazioaren kategoria eta tradizioak birplanteatzen ditu.[2] Bere lanetan hainbat gai ikertzen ditu: desberdintasun sozioekonomikoa, kolonialismoaren ondarea, queer eta genero teoria, belztasunaren nozioak sinbolo bisual eta sozial gisa, eta migrazio eta dislokazio esperientziak.[3]

Ojih Odutola 1985ean jaio zen Ile-ifen, Nigerian, gurasoak irakasle zituela. 1990ean, bere amak, Nelene Ojihek, Toyin eta bere bi urteko neba AEBra eraman zituen, Jamiu Ade Odutola doktorearekin Berkeleyn (Kalifornia) egotera, bere aitari laguntzeko. Berkeleyn lau urte egin ondoren, familia Huntsvillera joan zen, 1994an. Aita Alabamako A&M unibertsitatean irakasle elkartua, eta ama, erizain ziren.[4] Ojih Odutola Yoruba eta Igbo jatorria du, aitaren eta amaren aldetik, hurrenez hurren.[5]

2007an, unibertsitateko ikasketak egiten ari zela, Yale Unibertsitateak Connecticuten duen musika eta arterako udako Norfolk egoitzan parte hartu zuen.[6][7] Urtebete geroago, 2008an, Arte Plastikoan eta Komunikazioan lizentziatu zen Alabamako Unibertsitatean, Huntsvillen. 2012an, Arte Ederretako Masterra lortu zuen San Frantziskoko California College of the Arts zentroan.[8]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, Kaliforniako San Frantzizkoko College of Arts-en ikasten ari zela, bere lehen bakarkako erakusketa aurkeztu zuen New Yorken, "(MAPS)", Jack Shainman Gallery-n. Testuinguru bako hondo zurien gainean egindako banakako irudi beltzen bilduma batek osatzen zuen, boligrafo batekin geruzatan marraztuta. Azala geografia ematen du, serie horren atzean, azal beltzaren irudikapen bisualean ahots berria erakusten zuten.[5]

2012an Forbes aldizkariak Ojih Odutola 30 urtetik beherako 30 pertsona nabarmenen zerrendan sartu zuen, "Artea eta estiloa" kategorian.[9][10]

2015ean, "Untold Stories" bakarkako erakusketan, St Louiseko Arte Garaikideko Museoan, narrazioa eta testua sartu zituen bere lanean, eta horrek bere ikasketa jardunaren aldaketa eragin zuen.[11]

2016an, "A Matter of Fac" bakarkako erakusketa erakutsi zuen Afrikako Diasporaren Museoan, San Frantziskon, Headlands Center for the Artsen (Sausalito, Kalifornia) bizi zen bitartean garatu zituen lanen estilo berri bat aztertzeko.[12]

2017ko azaroan, New Yorkeko Whitney Arte Estatubatuarreko Museoan "To Wander Determined" bakarkako erakusketa egin zuenean, Juxtapoz Magazin aldizkariko azalean argitaratu zen.[13] Erakusketak Nigeriako bi dinastia aristokratikoren fikziozko narratiba batek lotutako irudi sorta zirraragarri bat aurkezten zuen, zeinei seme-alaben eta bi familien tituluen arteko lotura gehitzen zitzaien. Ojih Odutolak erretratuak goi klaseko jatorri ezberdinetako familia horien bilduma pribatutzat aurkeztu zituen, kolonialismoaren historiaren lastre barik. Erretratuak fikziozkoak direla dioen premisak haien atzean ezkutatzen den egia deszifratzera gonbidatzen du publikoa.[14]

2017-2018 ikasturtean, New Yorkeko Barnard Collegeko Lida A. Orzeck '68 Artista Egoiliar Goren izendatu zuten.[15]

2018an, Manifesta nazioarteko biurtekoaren hamabigarren edizioan parte hartu zuen, Palermon, "Scenes of Exchange" banakako aurkezpenarekin.[16]

2018ko irailean, 2019ko Future Generation Art Prize jaialdirako aurrez aukeratutako 21 artistetako bat izateko izendatu zuten, Kieveko (Ukraina) PintukArtCentren erakusketa kolektibo bat egiteko, eta, gero, urte bereko Veneziako Biurteko 58. edizioan jarduteko bidaiatu zuen.[17]

2019an Diseinuaren Akademia Nazionalaren Nacional Academicians Class-en sartu zuten. Ohorezko biziarteko izendapena eta 1825ean hasitako tradizioa, uneko kideek belaunaldi berria izendatu eta hautatzen dute isilpean urtero, artistek kanonari eta arte estatubatuarraren historiari egindako ekarpen nabarmenen omenez. Enbaxadoreek erakusten dituzten erakusketek eta artelanek inspiratzen dute hurrengo belaunaldia, 200 urteko tradizioa lantzen duten bitartean. Akademiko nazionalek arteen enbaxadore lan egiten dute.[18]

2020ko abuztuan, Londresko Barbican Centreko The Curve galerian bere "A Countervailing Theory" izeneko lehen bakarkako erakusketa inauguratu zen Erresuma Batuan. Enkargu horretarako, 40 lan sortu zituen berariaz, Nigeria erdialdeko Jos goi-ordokian, girotutako parabola zahar bat irudikatzen dutenak. Artistak The Guardian-ekin izandako elkarrizketan, Ojih Odutolak adierazi zuen erakusketa bi ataletan inspiratuta zegoela: Nigeria erdialdeko antzinako harkaitz-formazioei buruzko irakurketa eta arkeologo alemaniar bati buruzko entzuketa, zeinak Nigerian aurkitutako brontzezko estatuak "Atlantidako greziarrei" egotzi zizkien oker, "ezin baitzuen imajinatu, nigeriarrek hain objektu eder eta anatomikoki perfektuak sortzeko gaitasun mentala zutenik." Artistaren hitzetan: hortik sortu ziren zuri-beltzeko marrazkiak, "gidoia alde guztietatik aldatzen dutenak".[19] Zadie Smith eleberrigileak, The New Yorker aldizkariaren erakusketako gaiei buruzko saiakera idatzi zuen.[20]

Estiloa eta eraginak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ojih Odutola ezaguna da erabat edo nagusiki tinta beltzez egindako erretratuen marrazki zehatzengatik. Bere lan berriena zabaldu egin da, ikatz-ziria, pastela, klariona eta arkatza sartzeko.[21] Hala ere, artistak ez du bere burua erretratugiletzat hartzen; bere marrazkietako gaiak, berez, pertsona ezberdin askorengandik datoz.[22] Dana Bathurst bigarren hezkuntzako arte irakasleari sinesgarritasuna eman dio, Jacob Lawrence, Elizabeth Catlett, Romare Bearden eta Barkley L. Hendricks bezalako erretratugile afroamerikarrak aurkezteagatik.[23] Ojih Odutolak komikien, manga japoniarraren eta animearen inspirazioa eta eragina ere jaso ditu. Gainera, Kerry James Marshall, Wangechi Mutu eta Julie Mehretu artista garaikideen lanak aztertu ditu.[24]

Bere lana arraza, identitate eta klaseari buruzko narratibak bisualki itzultzeko bitarteko intentzionala da. Erabiltzen dituen bitarteko eta gainazalen bidez egiten du hori, baita marrazki zehatzetan erretratatzen dituen irudi eta paisaietan transmititutako ehunduren bidez ere. Ojih Odutolaren ustez, ikuslearekin komunikatzeko eta hitz egiteko modu bat da testura. Sortzen dituen markek dialekto eta azentu moduko bat adierazten dute.[25]

Hautatutako banakako erakusketak:

  • 2008: A Colonized Mind, University Center Gallery, University of Alabama in Huntsville, Alabama.[26]
  • 2011: (MAPS), Jack Shainman Gallery, New York.[27]
  • 2013: My Country Has No Name, Jack Shainman Gallery, New York.[28]
  • 2013-2014: The Constant Wrestler, Indianapolis Museum of Contemporary Art (iMOCA), Indianapolis.[29]
  • 2014: Like the Sea, Jack Shainman Gallery, New York.[30]
  • 2015: Untold Stories, Contemporary Art Museum St. Louis, Missouri.[31]
  • 2015-2016: Of Consont and Without, Jack Shainman Gallery, New York.[32]
  • 2016-2017: A Matter of Fac, Museum of the African Diaspora (MoAD), San Frantzisko, Kalifornia.[33][34]
  • 2017—2018: To Wander Determined, Whitney Museum of American Art.[35][36]
  • 2018: Testing the Name, Savannah College of Art and Design's (SCAD) Museum of Art, Savannah, Georgia.[37]
  • 2018: Manifesta Biennialean parte hartu zuen, Scenes of Exchange bakarkako erakusketarekin, Palermoko Lorategi Borobilean.[38]
  • 2018: The Firmament, Hood Museum of Art, Dartmouth College, Hanover, New Hampshire.[39]
  • 2018: When Legends Die, Jack Shainman Gallery, New York.[40]
  • 2020: A Countervailing Theory, Barbican Centre, Londres.[41]
  • 2020: Tell Me A Story, I Don't Care If It's True, Jack Shainman Gallery, New York.[42] Erakutsitako obra guztiak New Yorkeko COVID-19 pandemiaren konfinamenduan sortu ziren.[43]

Ojih Odutolak erakusketa kolektiboetan ere parte hartu izan du hainbat erakundetan, besteak beste:

  • Future Generation Art Prize @ Venice 2019, Venice Biennale (2019).[44]
  • Show Me as I Want to Be Seen, at the Contemporary Jewish Museum, San Frantzisko, (2019).[8]
  • For Opacity: Elijah Burgher, Toyin Ojih Odutola, and Nathaniel Mary Quinn, New Yorkeko The Drawing Centerren (2018).[8]
  • Historia Afro-Atlantikoak (Afro-Atlantic Stories), São Paulo Museum of Art, São Paulo, Brasil (2018).[8]
  • Disguise: Masks and Global African Art, Brooklyn Museumen, New York, (2016).[8]
  • FORE and Black: Color, Material, Concept, Harlemgo Studio Museumen, New York, (2015, 2012, hurrenez hurren).[8]
  • Ballpoint Pen Drawing Since 1950, Aldrich Contemporary Art Museumen, Ridgefield, (2013).[8]
  • The Progress of Love, The Menil Collection, Houston, (2012).[8]
  • Afro: Black Identity in America and Brazil, Tamarind Institute, Mexiko Berriko Unibertsitatea, Albuquerque (2012).[45]

Ojih Odutolaren lanak bilduma publiko ezberdinetan daude, besteak beste:

  • Alphabet: A Selected Index of Anecdotes and Drawings, 2012.[56]
  • The Treatment, 2015—17, Anteism Books, 2018.[57]
  • For Opacity: Elijah Burgher, Toyin Ojih Odutola, and Nathaniel Mary, The Drawing Center, erakusketaren katalogoa, 2018.[58]
  • Toyin Ojih Odutola: A Matter of Fact, Museum of the African Diaspora, Exhibition erakusketaren katalogoa.
  • A Countervailing Theory, Barbican Centre, erakusketaren katalogoa, 2020.[59]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2007: Ellen Battell Stoeckel Fellowship Grant, Yale University.
  • 2008: Erzulie Veasey Johnson Painting & Drawing Award, University of Alabama in Huntsville.
  • 2011: Murphy and Cadogan Fellowship Award, The San Francisco Foundation.
  • 2012: Forbes aldizkariak 30 urtetik beherako 30 pertsona nabarmenen zerrendan sartu zuen, "Artea eta estiloa" kategorian.[9][10]
  • 2017-2018 ikasturtean, New Yorkeko Barnard Collegeko Lida A. Orzeck '68 Artista Egoiliar Goren izendatu zuten.[15]
  • 2017: Lida A. Orzeck Separished Artist-in-Residence, Barnard College.[60]
  • 2018: Rees Visionary Award, Amref Health Afrika.[61]
  • 2019: Victor Pintuk Foundation's Future Generation Art Prize lehiaketan finalista.[62]
  • 2020: Jean-François Prat Prixean saritua, The Bredin Prat Foundation for Contemporary Art.[63]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Morse, Trent. (2014-01-08). «Making Cutting-Edge Art with Ballpoint Pens» ARTnews.
  2. Sydney Gove. (2017-02-26). Toyin Ojih Odutola Uses Art To Challenge Invented Constructs Of The Self. .
  3. Fallon, Claire. (2015-12-09). Stunning Ballpoint Imagery Explores Blackness And The Power Of Ink. .
  4. Faculty and Staff - Alabama A&M University. .
  5. a b Kazanjian, Dodie. (2018-07-17). «Reimagining Black Experience in the Radical Drawings of Toyin Ojih Odutola» Vogue.
  6. «Toyin Ojih Odutola» Artnet.
  7. «Yale Norfolk School of Art» Norfolk-Yale School of Art.
  8. a b c d e f g h i j k l m n o p q r «AllContent» Toyin Ojih Odutola.
  9. a b Adams, Susan. «Toyin Odutola, Artist, 27 - pg.21» Forbes.
  10. a b Lehrer, Adam. (2016-02-25). Artist Toyin Ojih Odutola Explores and Questions the Construct of Blackness. .
  11. «Toyin Odutola: Untold Stories» Contemporary Art Museum St. Louis 2018-01-25.
  12. «Toyin Ojih Odutola» Headlands Center for the Arts.
  13. Benson, Eben. Beyond the Cover: Toyin Ojih Odutola. .
  14. Carroll, Rebecca. «Wandering with Determination and Beauty» WNYC.
  15. a b Visual Artist Toyin Ojih Odutola to Join Barnard College as Orzeck Artist-in-Residence. .
  16. «Toyin Ojih Odutola» Manifesta 12 Palermo 2018-06-15.
  17. «The Future Generation Art Prize» Future Generation Art Prize.
  18. «Class of 2019» National Academy of Design.
  19. «Interview - Artist Toyin Ojih Odutola: 'I'm interested in how power dynamics play out'» The Guardian 2020.
  20. «Toyin Ojih Odutola: A Countervailing Theory | Barbican» www.barbican.org.uk.
  21. «Raw Material: A Podcast from SFMOMA» SFMOMA.
  22. «Toyin Ojij Odutola | Artist Profile» Ocula 2020.
  23. Selasi, Taiye. (2017-05-08). A Portrait of the Artist as a Young African Immigrant. ISSN 0362-4331..
  24. Bramowitz, Julie. (2013-12-03). «Toyin Odutola and the Public Struggle» Interview Magazine.
  25. «Toyin Ojih Odutola on connecting with others through portraiture» PBS NewsHour 2019-09-19.
  26. «Toyin Ojih Odutola Biography» Artnet.
  27. «Toyin Ojih Odutola: (MAPS)» jackshainman.com.
  28. «Toyin Ojih Odutola: My Country Has No Name» jackshainman.com.
  29. Interview Magazine: Toyin Odutola and the Public Struggle. 2013-12-03.
  30. «Toyin Ojih Odutola: Like the Sea» jackshainman.com.
  31. Toyin Ojih Odutola: Untold Stories. 2018-01-26.
  32. Interview Magazine: Traveling with Toyin Ojih Odutola. 2015-12-20.
  33. «Toyin Ojih Odutola: A Matter of Fact» MoAD Museum of African Diaspora.
  34. «Leigh Raiford Reviews: Toyin Ojih Odutola, Museum of the African Diaspora» Artforum International April 2017.
  35. «Toyin Ojih Odutola:To Wander Determined, Whitney Museum of American Art» whitney.org.
  36. Zadie Smith On Toyin Ojih Odutola's Artwork. 2018-07-13.
  37. «Toyin Ojih Odutola exhibition: 'Testing the Name'» SCAD.edu.
  38. «Manifesta 12: Palermo» M12 2018-06-15.
  39. Toyin Ojih Odutola, Hood Museum. 2018-09-27.
  40. «Toyin Ojih Odutola: When Legends Die» jackshainman.com.
  41. «Toyin Ojih Odutola: A Countervailing Theory | Barbican» www.barbican.org.uk.
  42. «Toyin Ojih Odutola at Jack Shainman Gallery» www.artforum.com.
  43. Jacqui Palumbo. «'Skin is a terrain': Nigerian-American artist Toyin Ojih Odutola on drawing intricate portraits of black life» CNN.
  44. «FUTURE GENERATION ART PRIZE @ VENICE 2019 - Exhibitions – PinchukArtCentre» new.pinchukartcentre.org.
  45. AFRO: BLACK IDENTITY IN AMERICA AND BRAZIL | Tamarind Institute. .
  46. «Toyin Ojih Odutola | MoMA» The Museum of Modern Art.
  47. «Toyin Ojih Odutola» whitney.org.
  48. «Unclaimed Estates, 2017, Toyin Ojih Odutola» www.metmuseum.org.
  49. «Recent Acquisitions: Toyin Ojih Odutola» Frye Art Museum.
  50. «Heir Apparent | icaboston.org» www.icaboston.org.
  51. «MUSEUM OF CONTEMPORARY ART SAN DIEGO ANNOUNCES NEW EXHIBITIONS» Museum of Contemporary Art San Diego 2019-05-09.
  52. «Toyin Ojih Odutola - National Portrait Gallery» www.npg.org.uk.
  53. «Toyin Ojih Odutola, "Carried Beauty" (2018)» PAFA - Pennsylvania Academy of the Fine Arts 2019-02-05.
  54. «Last Portrait of the 18th Marquess | RISD Museum» risdmuseum.org.
  55. The Treatment 7 | Society for Contemporary Art. .
  56. Toyin Ojih Odutola: Alphabet: A selected Index of Anecdotes and Drawings. .
  57. Toyin Ojih Odutola: The Treatment, 2015-17. .
  58. For Opacity: Elijah Burgher, Toyin Ojih Odutola, and Nathaniel Mary Quinn. .
  59. «Toyin Ojih Odutola Catalogue» Barbican Shop.
  60. «Visual Artist Toyin Ojih Odutola to Join Barnard College as Orzeck Artist-in-Residence» Barnard College.
  61. «Gallery Gurls» Gallery Gurls.
  62. «Future Generation Art Prize 2019» futuregenerationartprize.org.
  63. «Artistes» Prix Jean François Prat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]