Trás-os-Montes

Koordenatuak: 41°17′44″N 7°44′47″W / 41.295471°N 7.746264°W / 41.295471; -7.746264
Wikipedia, Entziklopedia askea
Trás-os-Montes
 Portugal
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
HiriburuaVila Real
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°17′44″N 7°44′47″W / 41.295471°N 7.746264°W / 41.295471; -7.746264
Azalera12.016,78 km²
Demografia
Biztanleria404.551 (2011)
Dentsitatea33,67 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaportugesa
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Trás-os-Montes eta Duero Garaia

Trás-os-Montes eta Duero Garaia da Portugalgo eskualde historiko bat, eta dago herrialdearen ipar ekialdean. Bertan aurki daitezke goi ordekak, ibai-haranak, mendiak eta gaztelu ugari. Trás-os-Montes eskualdeak muga egiten du Espainiako bi autonomia erkidegorekin: Galizia eta Gaztela eta Leon.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trás-os-Montes eskualdeko etxe bat. Montezinho - Soutelo

“Trás-os-Montes” izenak (Mendietatik harago) zerikusia du zenbait mendi Mendebalean kokatu izanarekin, hala nola, Marão, Alvão eta Geres, zeinek bereizten baitituzte barnealdea eta kostaldea eta egiten baitute haran ikusgarri bat Duero ibai gainean. Hesi natural horiek direla-eta Portugalgo eskualde horrek jende oso gutxirekin eta pobre iraun du mendeetan barrena, bertako jendeak migratu behar izan du-eta Brasil, Frantzia, Luxenburgo edo Suitzara.

Bi eremuk osatzen dute lurralde hau: bat Duero ibaiaren eskuinean (iparra), eta bertan daude Vila Real eta Bragantza barrutiak, zeinek osatzen baitute Portugalgo Ipar eskualdea. Bigarrena dago Duero ibaiaren hegoaldean, eta biltzen ditu 5 udalerri, denak Viseu eta Guarda barrutietan, zeinek osatzen baitute Portugalgo Erdiko eskualdea.

Hiririk inportanteenak Trás-os-Montes eskualdean dira Vila Real, Bragantza, Chaves, Mirandela, Macedo de Cavaleiros, Lamego, Peso da Régua, Miranda do Douro eta Valpaços. Denak ere nahiko txikiak, ez baitute 50.000 bizilagun baino gehiago. Eskualde honetako jende asko herri txikietan bizi da. Urteetan barrena herri hauek ez dute loturarik izan kostarekin, errepide kaskarrak zirela-eta. Hori zela-eta isolamentua eta pobrezia nozitu behar izan dute. Eta emigrazio itzela. Gaur egun, ordea, egoera hobea da, errepideak eta komunikabideak hobeak direlako. Hala ere, herririk gehienek segitzen dute biztanleak galtzen, batez ere gazteak, horiek nahiago baitute hiri handietako bizimodua eta lanerako aukera ugariagoak.

Herri txikietan nekazaritzak bizirik dirau. Hori dela-eta, eskualdean ekoizten dira: artoa, garia, oliba-olio ona, gaztainak eta mahats gozoak, zeinekin egiten baitira Dueroko ardoak eta Portokoak (baita Oporto izenarekin ezagunak). Granitoak eta ur mineralak ere industria inportanteak sortu dituzte eskualdean.

Jendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trás-os-Montesko bi emakume tipiko, Malhadas herrian, Portugalen

Trás-os-Montes eskualdeko herritarrek eta menditarrek izaera gogorrekoak lirudikete, seguruenik klimaren gogortasunak eta paraje haietako bakardadeak eraginda. Hori adierazi guran-edo, sarri aipatzen dute esapide hau: “Horrelakoa da bizitza”.

Trás-os-Montes eskualdeko aspaldiko esaera batek dio “Para lá do Marão mandam os que lá estão” (Marãoko bestaldean, bertakoek agintzen dute), alegia, bertako bizilagunak hain dira gutxi, ezen iristen baitira aldi berean nagusi eta agindupeko izatera. Jatun onak ere ba omen dira.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trás-os-Montes eta Duero Garaia eskualdeak 31 udalerri dauzka.

  • Vila Realgo barrutia
  • Alijó
  • Boticas
  • Chaves
  • Mesão Frio
  • Mondim de Basto
  • Montalegre
  • Murça
  • Peso da Régua
  • Ribeira de Pena
  • Sabrosa
  • Santa Marta de Penaguião
  • Valpaços
  • Vila Pouca de Aguiar
  • Vila Real
Olibondoak Bragantza inguruan, Portugal ipar ekialdean
  • Viseuko barrutia
  • Armamar
  • Lamego
  • São João da Pesqueira
  • Tabuaço

1998an erreferendum bat egin zen Portugalen, bertan administrazio-eskualde berriak sortzeko. Proposatutako Trás-os-Montes eta Duero Garaia eskualdeak 31 udalerri zituen, gehi Meda eta Guardako barrutia. Hala ere, jende gutxik parte hartu zuen erreferendumean (berau ontzat emateko gutxienekoa baino gutxiago), eta aldaketak ez ziren gauzatu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Julio Llamazares: [1], Trás-os-montes: Un viaje portugués.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]