Trañako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea

43°09′55″N 2°36′45″W / 43.165290°N 2.612601°W / 43.165290; -2.612601

Traña
Trañako geltokia.jpg
EMU-900 tren unitate bat Trañako geltokian.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Durango Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Berriz »
« Durango Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Berriz »
Kokapena
HelbideaTrañaetxoste kalea, 11; 48220
UdalerriaAbadiño,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera2012ko abenduaren 17a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAiga elevator inv.svg Itxaron gela Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1DMatiko - Elgoibar

Traña Euskotrenen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, Abadiño udalerriko Traña-Matiena auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia Durangokoarekin batera ireki zen, 2012ko abenduaren 17an, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Euskal Trenbide Sareak geltoki berria eraikitzen eta hainbat pasonibel kentzeko lanak hasi zituen. Trenbidea bikoiztu eta lurperatu zen, Durango Operazioa izeneko programaren barruan. 2012ko abenduaren 17an Trañako eta Durangoko geltoki berriak ireki ziren.[1] Honekin batera, Fauste-Landako geltokia betiko itxi zen.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltoki barruan trenbideen arteko komunikazioa egiteko eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatuz.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Trañaetxoste kalea, 11

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]