Trachycarpus
Trachycarpus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Arecales |
Familia | Arecaceae |
Generoa | Trachycarpus |
Trachycarpus palmondoen familiako bederatzi landare espezie dituen generoa da (Arecaceae). Asiakoa da jatorriz, Himalaiatik Txinako ekialdera.[1] Generoa Hermann Wendlandek deskribatu zuen eta Bulletin de la Société Botanique de France (8: 429. 1863) aldizkarian azaldu zuen.[2]
Habitat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trachycarpus generoaren banaketa naturala Indiako iparraldeko, Nepalgo, Thailandiako iparraldeko eta Txinako eskualde menditsuak dira. Beren habitat naturalean, espezie batzuk mendietako basoetan bizi dira itsas mailatik 2500 metrora arte, eta neguan elurrak estaltzen ditu.
Trachycarpus fortunei espezierik ezagunenaren ordezkaria da. Sarritan egoten da Europako lorategietan, eta ugaria da parke eta lorategietan, Euskal Herrian ere bai. Naturan ere badago, Suitzako Ticino eskualde menditsuan esaterako, eta bertan ugaltzen eta zabaltzen da berez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trachycarpus generoa dioikoa da, tamaina ertaina du eta oso erresistentea da. Hostoak palmatuak dira, gogorrak, berde ilunetik berde argira, batzuetan urdinxkak. Trachycarpus espezieak elikatzeko erabiltzen dituzte lepidoptero espezie batzuen larbek, Paysandisia archon barne.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trachycarpus fortunei edo Txinako palmondo (Hook.) H.Wendl. (1861).
- Trachycarpus geminisectus Spanner et al. (2003).
- Trachycarpus latisectus Spanner (1997).
- Trachycarpus martianus (Wall. ex Mart.) H.Wendl. (1861).
- Trachycarpus nanus Becc. (1910).
- Trachycarpus oreophilus Gibbons y Spanner (1997).
- Trachycarpus princeps Gibbons (1995).
- Trachycarpus ravenii
- Trachycarpus takil Becc. (1905).
- Trachycarpus ukhrulensis
- Trachycarpus wagnerianus
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Trachycarpus fortunei espeziearen fruitua.