Edukira joan

Trafalgarko gudua

Koordenatuak: 36°15′N 6°12′W / 36.25°N 6.2°W / 36.25; -6.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Trafalgarko gudua
Hirugarren Koalizioaren gerra - Napoleondar Gerrak
Trafalgarko kanpaina
Data1805eko urriaren 21a
Koordenatuak36°15′N 6°12′W / 36.25°N 6.2°W / 36.25; -6.2
EmaitzaBritainiarren garaipen garrantzitsua
Gudulariak
 Erresuma Batua Frantzia Frantziako Lehen Inperioa
 Espainia
Buruzagiak
 Horatio Nelson 
 Cuthbert Collingwood
Frantzia Pierre-Charles Villeneuve (GP)
Espainia Federico Gravina (GP)
Indarra
33 itsasontzi (27 lehen lerroan, eta beste sei gehiago) 41 itsasontzi (Frantziak 18 lehen lerroan eta beste zortzi gehiago
Espainiak 15 itsasontzi lehen lerroan)
Galerak
458 hildako
1.208 zauritu
Guztira: 1.666
Frantzia
10 barku kapturatu, bat suntitua
2.218 hildako
1.155 zauritu
4.000 preso.
Espainia:
11 itsasontzi kapturatu.
1.025 hildako
1.383 zauritu.
4.000 preso.
Ondoren: 3.000 preso hil ziren itsasontzi bat ekaitza batek hondoratuta.
Guztira: 13.781

Trafalgarko gudua 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean (Cadiz, Espainia) gertatutako itsas borroka izan zen, napoleondar gerren barruan.

Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso egin zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka hartan, gehienak espainiarrak eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek, Nelson almirantea burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten, Pierre Villeneuve almirantea buru zutela. Frantziar-espainiarrek 22 ontzi galdu zituzten, eta britainiarrek bat ere ez.

Britainiarren nagusitasuna itsasoan, aurreko mendean zehar eskuratua, berretsi zuen garaipenak. Gainera, Nelsonek erabaki zuen ohiko estrategiatik aldentzea eta, etsaien aurrean itsasontziak lerrokadura berean kokatu beharrean (hala zeinuak errazago egiten ziren, zailagoa zen sakabanatzea eta jomuga garbiago zegoen), britainiarren itsasarmada txikiagoa bi lerrotan paratu zuen, etsaien ontziteriaren aurrean, eta emaitzak ezinhobeak izan ziren.

Nelson borrokan hil zen, gerra heroi bihurtuta. Frantziar eta espainiar armada batuaren buru Pierre de Villeneuve atzeman zuten, Bucentaure ontziarekin batera. Federico Gravina espainiar almiranteak alde egin zuen ontziteriaren gerakinekin, eta hilabete batzuk geroago hil egin zen, borrokako zaurien ondorioz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]