Trafiko-ingeniaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turbobiribilgune baten diseinua.

Trafiko- edo zirkulazio-ingeniaritza garraio-ingeniaritzaren adar bat da, eta aldi berean, ingeniaritza zibilarena; kale, errepide eta autobideen plangintzari, diseinuari eta operazioari buruz jarduten du, bai pertsonen bai merkantzien mugikortasun seguru, eraginkor eta egokia lortzeko helburuz.


Orokortasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonen eta ondasunen mugikortasunaren inguruko gizarte-beharrak asetzeko beharrezkoak diren ezaguera, gaitasun, trebetasun, jardute profesional, printzipio eta balioen multzoari garraio- eta bide-ingeniaritza deritzo. Garraio- eta bide-ingeniaritza, ingeniaritzaren lanbidearen espezialitate bat da, zientzia fisiko, matematika, teknika eta, orokorrean, asmamenean oinarritzen dena, gizateriaren onurarako. Trafiko-ingeniariari ez dagokio azpiegitura berri baten eraikuntzan jardutea, baizik eta trafiko-fluxu eraginkorra lortzeko azpiegituraren dimentsionamendua eta diseinua egitea, adibidez, bide-azpiegitura horren erabilera optimizatzeko trafiko-sistemak ebaluatzea. Trafikoaren kontrolerako elementuen artean trafiko-seinaleak, semaforoak, panelak, sentsoreak, eta abar daude, bide-azpiegituraren gaineko eragiketa seguru eta eraginkorra lortzeko helburua dutenak.

Trafiko-ingeniariaren zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafiko-ingeniaria honako hauen diseinuaren arduraduna da:

Bide-azpiegituraren jardueraren ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semaforoen bidezko bidegurutzea Manilan (Filipinak)

Edozein bide-azpiegitura ebaluatua izan daiteke, duen zerbitzuaren maila aztertzeko. Adibidez, bide baten eskaera altuak atzerapen handiak agertzea eragin dezake. Garraio-ingeniariak, zerbitzu-mailaren metodologiaren bitartez, bide horrek duen zerbitzuaren kalitatea kalifika dezake, A-tik (onena) F-ra (okerrena).

Trafikoa proiektatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafiko-ingeniariei, garraioaren modelizazioaren arduradunak diren garraio-ingeniariekin batera, etorkizunean egongo den trafikoa proiektatzea dagokie, garraio-sistemek zerbitzu onargarria eskain dezaten beharrezko neurriak hartzeko.

Trafiko-ingeniariaren eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela gutxi arte, trafiko-ingeniariek azpiegitura etorkizuneko trafikoetarako diseinatzea baino ez zuten egiten. Eskaera azkarki igotzen bazen, trafiko-ingeniariek erreiak eranstea iradokitzen zuten, are bi pisuko hiribideak gehitzea ere. Gaur egun, garraio jasangarriaren beharra dela eta, bide gutxiago eraikitzera jotzen da, alegia pertsonek espazioaren erabileran efizienteagoak diren garraiobideak erabil ditzaten lortzera, bizikleta edo garraio publikoa, esaterako. Garraioaren eskaera kudeatzeko metodoak trafiko-ingeniaritzaren osagarri onak dira.

Trafiko-ingeniaritzarekiko kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BRT sistema baten adibidea: TransMilenio autobusentzako errei berezituak Bogotan (Kolonbia)

Historikoki, trafiko-ingeniaritza ibilgailu baliokidearen diseinurako elementua izan ohi da. Hau da, ingeniariak diseinatu, planifikatu, eta ibilgailuentzako bide-azpiegitura ebaluatzen zuen. Azkenaldian, batez ere BRT (Bus Rapid Transport) sistemen sorkuntzarekin, pertsonen ordez ibilgailuak zenbatzea zalantzan jarri da (BRT errei batek 40.000 pertsona ere mugi ditzake ordubeten; ibilgailu-trafikoko errei batek, aldiz, 2.000 ibilgailu mugi ditzake, kasu honetan 2.800 pertsona liratekeenak).

Lan-ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafiko-ingeniarien lan-ibilbide nagusiak honakoak dira:

  • Garraio eta trafikoaren plangintza
  • Seinaleztapena eta semaforoen arautzea
  • Trafikoaren zuzendaritza eta ingeniaritza
  • Trafikoaren inpaktuaren ebaluazioa eta aholkularitza
  • Garraioaren simulazioa eta modelizazioa
  • Ekitaldi berezien plangintza
  • Aparkalekuen plangintza eta politika
  • Eremuak oinezkoentzat bihurtzeko eta bidegorrien proiektuak
  • Garraio adimenduaren sistemak (ITS – Intelligent Transportation System)
  • Bide-segurtasuna
  • Garraioaren ekonomia- eta finantza-azterketa
  • Portuen planeamendua
  • Garraioaren ikerketa eta inkestak
  • Biztanleriari galdeketak

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau gaztelaniazko Ingeniería de tráfico (Transporte) artikuluaren itzulpena da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]