Traktu optiko
Itxura
| Traktu optiko | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | Hipotalamoa |
| Artikulazioa | Kiasma optikoa |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | tractus opticus |
| MeSH | A08.186.211.200.317.689 |
| TA | A14.1.08.404 |
| FMA | 62046 |
| Terminologia anatomikoa | |
Giza anatomian, traktu optikoa (tractus opticus) bide optikoaren parte diren nerbio-zuntzen multzoa da, nerbio optikoaren jarraipena dena; beraz, begitik kortex zerebralerainoko nerbio-informazioa jarraitzen duen ibilbidearen zati dira. Nerbio optikoak begi bakoitzaren atzeko poloko erretinatik abiatzen dira, eta hipofisia (zela turkiarraren aurretik) dagoen alderaino joaten dira; han kiasma optikoa osatzen dute, eta bertan erretina bakoitzaren sudur-zatitik datozen zuntzak gurutzatzen dira. Kiasma optikotik abiatuta, bi traktu optikoak sortzen dira, eta horietako bakoitzak alboko nukleo genikulatuaren oinarrian amaitzen du ibilbidea, talamoa esaten zaion garun-eremuan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Entorno virtual de visualización 3D de la vía óptica y sistema oculomotor, a partir de secciones seriadas de resonancia magnética. Salamancako Unibertsitatea.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |