Tramore

Koordenatuak: 52°09′32″N 7°08′47″W / 52.1588°N 7.1463°W / 52.1588; -7.1463
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tramore
Trá Mhór
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Waterfordeko konderria
PostakodeaX91
Geografia
Koordenatuak52°09′32″N 7°08′47″W / 52.1588°N 7.1463°W / 52.1588; -7.1463
Map
Altuera20 metro
Demografia
Biztanleria10.381 (2016)
Bestelako informazioa

Tramore (irlanderaz Trá Mhór), Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko bigarren udalerria da, bere hondartza luzeari esker turismogune ezaguna. 10.328 biztanle ditu (2011).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Trá Mhór izenak "hondartza luzea" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 kilometyrko erradioan hainbat egitura megalitiko daude, bai harrespilak zein trikuharriak, honek erakusten du oso antzinatik populatua izan zela eremua.

Arrantzale herrixka bat izan zen 1853an trenbidea iritsi zen arte. Turismogune bihurtu zen eta hazkuntza nabarmena izan zuen.

1816ko abenduaren 31ean Sea Horse garraio militarrerako itsasuntzia urperatu zen Tramoreko badian eta 292 dizon eta 71 emakume eta haur ito ziren. 1823an Metal Man estatua ezarri zen hauen omenez. Itsasorantz seinalatzen du marinelak itsasoaren arriskuetaz ohartarazteko.

Gaur egun Tramore Waterford hiriaren herri satelite bat da. 1981ean Tramoretik 6 kilometrotara Waterfordeko aireportua ireki zen.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandarren turismogunea izan da urteetan zehar. Honen ardatza 5 kilometro luze den hondartza dauka. Hainbat jarduera burutzen dira bertan, nagusiena surfa, 1967tik aurrera herrialdeko eta nazioarteko txapelketak jokatzen dira.

Zaldi lasterketak ere ezagunak dira. 1785etik aurrera jokatu izan dira, hasieran hondartzan bertan eta 1912tik aurrera hipodromoan.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]