Transnistriako erasoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Transnistriako erasoak
MotaBonbardaketa
Data2022ko apirilak 2527; maiatzak 6
KokalekuKobasna, Tiraspol, Maiak eta Boronkobo (Transnistria)
Herrialdea Transnistria
HelburuEstatu Segurtasuneko Ministerioa
Transnistriako Indar Armatuak
Grigoriopolgo igorgailua
Kobasnako munizio-biltegia
Boronkoboko aerodromo-ohia
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0
Erantzuleezezaguna (ustez, Errusia edo Transnistria berak eginiko bandera faltsuko operazio bat)[1][2][3][4]

2022ko apirilaren 2527 bitartean, eta ostean, maiatzaren 6an berriro ere, hainbat leherketa izan ziren Europako Ekialdeko Transnistria estatu iheslariande iure, Moldavian–. Erasoen ondorioz ez ziren kalte zibilik eman, baino bai kalte materialak.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espekulatu egin da Transnistriak 2022ko Ukrainako inbasio errusiarrean izan zezakeen paperaz, gerra hasi zenetik, baita aurretik ere, bere preludioan zehar.[5][6] Gerra aurretik, funtzionario estatubatuarrek Errusiari leporatu zioten "probokazioak" prestatzea Transnistrian egun dauden soldadu errusiarren aurka, Ukrainaren inbasio errusiar baterako casus belli bat sortzeko.[7] Gainera, otsailaren 24an, inbasioaren lehen egunean, Ukrainan salatu zuen Ukraina jo zuten kohete batzuk Transnistriatik jaurti zituztela; hala ere, informazio hau Moldaviako Defentsa Ministerioak ukatu egin zuen.[8] Geroago, martxoaren 6an, ukrainar iturrien berriro esan zuten Vinnytsiako Aireportura bideratutako misilak Transnistriatik jaurti zituztela; berriro ere, Moldaviako funtzionarioek ukatu egin zuten berriro informazioa. Bigarren hauek esan zutenez, Errusiaren itsasontzietatik jaurtiak izan ziren, Itsaso Beltzetik.[9]

Transnistriak Ukrainari eraso egingo ziola zioten zurrumurruen artean, Transnistriako Presidente den Vadim Krasnoselski-k adierazi zuen Transnistria estatu baketsua dela, inoiz ez duela bere bizilagunei erasotzeko asmorik izan, eta salaketa horiek zabaltzen zituztenak egoeraren kontrolik gabeko pertsonak edo asmo maltzurrak zituzten probokatzaileak zirela. Transnistriako ukrainar etniaren pisu handiari eta ukrainera Transnistriako eskoletan irakasten dela zein errepublikako hizkuntza ofizialetako bat dela ere aipatu zuen.[10] Hala ere, martxoan, Aliaksandr Lukaxenka-ren, Bielorrusiako Presidentearen, irudi bat filtratu zen, Ukrainaren inbasioaren gudu-planaren mapa baten aurrean. Mapa horretan, tropa errusiarrek Odesa hiri ukrainarreko portutik Transnistria eta Moldaviarantz egindako ustezko erasoaldi bat agertzen zen; horrek agerian uzten zuen, batzuen ustez, Transnistriak, gerora, gerran parte har zezakeela.[11]

Apirilean, Transnistriako erasoak baino astebete lehenago, Rustam Minnekaev maior jeneral eta Errusiako Erdialdeko Barruti Militarreko jarduneko komandanteak "errusiarren auzia" planteatu zuen, Errusiak Ukrainako gerrarako egindako justifikazioen berri ematen ari zenean. Minnekaevek iragarri zuenez, Errusiak Ukrainan zuen ekintza militarreko planak Ukraina hegoaldearen erabateko kontrola hartzea eta, hala, Transnistriaranzko lur-korridore bat lortzea zen. Gainera, Transnistriako "errusiar-populazioaren zapalkuntzaren" ustezko froga batzuez ere hitz egin zuen.[12]

Erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu-Segurtasuneko Ministerioaren eraikineko erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen leherketak Transnistriako Estatuko Segurtasuneko Ministerioaren egoitzan izan ziren, Tiraspolen, herrialdearen hiriburuan,[13] 15:00tan (GMT).[14] Militsiyak leherketa-inguruko kaleak blokeatu eta inori ez zion hurbiltzeko agindua eman zuten;[15] hala, ez zen biktimarik dokumentatu. Lehen informazioek erasoa granada jaurtitzaileekin eginiko eraso gisa deskribatu zuten hau.[13][16] Ostera, erasoa RPG-18 eta RPG-27 motako jaurtigailuekin egin zela argitaratu zen; azken horiek Errusiako, Transnistriako, Gaboneko eta Jordaniako Indar Armatuek bakarrik erabiltzen dituztenez, izan liteke erasoa lehen bietako batek egin izana.[1]

Apirilaren 26an, Transnistriako Estatuko Segurtasun Ministerioak dokumentu bat bidali zuen, errusieraz, Moldaviako Estatuko agintariei, Moldaviako diplomazia-misioetako ordezkariei zein Moldaviako eta Ukrainako komunikabideei eta polizia-erakundeei dei egiteko. Dokumentu horretan ministerio-eraikinaren aurkako erasoan, ustez, inplikatutako pertsonen zerrenda bat zegoen. Dokumentuak zioenez, erasoa Razgonov Vitali Leonidovitxek antolatu zuen, Transnistriako Presidentearen aholkulari eta 2019tik Transnistrian bizi zen maior jenerala. Dokumentuaren arabera, Transnistrian pertsona-sare bat antolatzeko helburua zuen honek, eskualdea ezegonkortzeko; hala, atentatuan inplikatutako pertsona-kopurua zortzikoa liteke, zeinetako horietako askok errusiar hiritartasuna duten, Transnistriako Gobernuko eta Armadako langileak, funtzionario ezberdinak eta herrialdeko erakunde eta komunikabideetako arduradunak barne hartzen dituzte; guztiek, izenorde propioekin.[17][18]

Apirilaren 27an, TV PMRk bideo bat argitaratu zuen bere Telegrameko kontuan, ministerioaren eraikinaren aurkako erasoari buruz. Telebista-kateak jakinarazi zuenez, ezezagun batzuk Grigoriopoletik zetorren auto batean iritsi ziren Tiraspolera, Transnistria eta Ukrainaren arteko muga legez kanpo zeharkatu ondoren. Halaber, esan zuenez, pertsona horiek 20 segundo baino ez zituztela behar izan erasoa egiteko, bai eta autoaren matrikula EL-387-RJ zela.[19]

Egun, ez da zauriturik egonaren berririk eman; halaber, ez da erasoaren erantzule den herrialderik aurkitu.[20]

Osterako erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segurtasun Ministerioaren eraikinaren aurkako erasoaren ondoren, apirilaren 25eko gaueko 23:30etan, airetik eraso zuten Tiraspolgo Aireportuaren aurka; ziurrenik, tripulaziorik gabeko drone baten eraso baten bitartez. Erasoan, bi lehergailu jaurti ziren aireportuko aire-basearen aurka, ZIL-131 kamioi baten leihoak eta kapota kaltetuz.[21] Egun horretan jakinarazi zen, halaber, Transnistriako Indar Armatuen unitate bati eraso ziotela Parkanitik gertu, Transnistriako agintariek terrorismotzat jo zuten gertaera batetan.[22][23] Transnistriako agintariek ez zituzten ofizialki baieztatu Tiraspoleko aireportuan izandako leherketak; izan ere, hasiera batean, Moldaviak jakinarazi zituen.[24] Ondoren, bi informazioak Tiraspolgo aire-basean izandako gertaera berari buruzkoak zirela argitu zen.[25][26]

Grigoriopolgo igorgailuaren gunean suntsituriko antenetako bat.

Grigoriopolgo igorgailua kaltetu zuten beste bi leherketa ere izan ziren, Maiak-en, egun berean,[27] goizeko 06:40 eta 07:05etan, Errusiako irrati-kateak emititzen dituzten bi antena eraitsiz.[28][29] Erasandako antenak zentroko indartsuenak ziren; batek megawatt bateko potentzia zuen, besteak, 0.5 MWkoa. Beste behin, inor ez zen zauritu eta inork ez zuen erasoaren erantzukizuna adierazi. Transnistriako Ikerketa Batzordeak, geroago, iragarri zuen leherketak eragin zituen pertsona-taldea 5-10 pertsonakoa zela eta aurreko gauean iritsi zirela transmisorera. Instalazioaren eremua handia da, 900 hektareakoa, bai eta instalazio zibila ere; beraz, zaintzarik gabe egon zen. Zentroko antenak kordoi detonatzaile bidez konektatutako tankeen aurkako lurreko minekin eta lehergailu plastikoekin minatu ziren; horietako batzuk, hala ere, ez ziren lehertu erasoaren unean. Egin zutenek bi antenak eraitsi zituzten, zeinetako lehena erori egin zen, zutabeetako bat suntsitu ondoren. Egun, pertsona horien aurkako auzi penala hasi da, terrorismoa leporatuta, eta, beraz, 20 urteko espetxe-zigorrari aurre egin diezaiokete.[30]

Hurrengo egunean, apirilaren 27an, Transnistriako Barne Ministerioak jakinarazi zuen droneek Kobasna gainetik hegan egin zutela, bai eta suak ere izan zirela herrian. Ministerioak esan zuenez, droneak Ukrainatik zetozen.[31] Kobasnak munizio-biltegi bat dauka, Ekialdeko Europako handienetarikoa dena –handiena ez bada–. Biltegiratutako armak iraungita daude eta, lehertuz gero, leherketaren indarra Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa atomikoen antzekoa izango litzateke. Hori ekiditeko, egun, 1,500 soldadu inguruz osatutako talde batek zaintzen du biltegia.[32]

Maiatzaren 6an, goizeko 09:40an, lau leherketa izan ziren aerodromo-ohi batetik gertu, Transnistriako Vărăncău hirian. Gutxienez bi dronek, ustez, aerodromoaren inguruko zonaldea lehergailuz eraso zten, herriaren gainetik hegan egin baino lehen. Ordubete geroago, bigarren eraso bat egon zen aerodromoaren aurka.[33]

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transnistrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrei Safonov-ek, Transnistriako diputatuak, TASSi esan zionez, "granada-jaurtigailu batek eraikina bonbardatzea izua eta beldurra ereiteko saiakera bat da"; izan ere, "[eraso hau baino] lehenago [ere] presioa egiteko saiakerak ikusi direla" baieztatu zuen.[16] Erasoen ostean, Transnistriako armada alerta maximoan jarri zutela jakinarazi zuten ere.[34]

Apirilaren 27an, Errusiako Interfax albiste-agentzia independenteari emandako elkarrizketa batean, Vitali Ignatiev, Transnistriako Kanpo Arazoetako Ministroak, atentatuei buruz hitz egin zuen, bai eta Transnistriak Moldaviarekin duen gatazkari amaiera ematea proposatu zuen, "behin betiko bake itun" bat sinatzeko eskatuz, zeina elkarri erasorik ez egitea bermatuko lukeena.[35]

Moldavian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen leherketen biharamunean, Moldaviako Pesidentea Segurtasun Kontseilu Gorenaren ezohiko bilera bat deitu zuen.[20] Moldaviako Gobernuak, halaber, patruilak eta muga-kontrolak handitzea agindu zuen, baita Transnistriako mugan ere, eta segurtasun-alertaren maila handitu du azpiegitura kritikoen instalazioetan. Bestalde, Transnistriako agintariek mehatxu terroristaren maila "gorrira" igo dute eta kontrol-postuak ezarri zituzten hiriburuan.[36]

Maia Sandu-k, Moldaviako Presidenteak, esan zuenez, "eskalatze-saiakerak gerraren aldeko indarretatik eta eskualdeko egoera ezegonkortzeko interesa duten Transdnistriar eskualdeko fakzioetatik" zetozen.[37]

Bestelako herrialdeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atentatuen ostean, Andrei Rudenko-k, Errusiako Atzerri ministroordeak, Moldaviaren inbasioaren inguruan zehar-esaka ibili zen, berri eman zuen, Moskuk esku hartu behar zuen "eszenatoki[a] saihestu nahiko lukeela" esanez, baina, halere, "indar batzuek tentsio-gune bat" sortu zutela aitortuz.[38] Denis Puxilinek, autoaintzatetsitako Donetskeko Herri Errepublikako buruzagiak, esan zuen Moskuk "kontuan hartu behar [z]uela Transnistrian gertatzen ari [z]ena", Errusiaren kanpaina militarraren hurrengo fasea planifikatzeko orduan.[39]

TASSen arabera, Transnistriako Presidente den Vadim Krasnoselski-ek susmatzen zuen Ukraina zela erasoaren atzean zegoena.[40] Ukrainako Atzerri Ministerioak, bestalde, esan zuen leherketak Errusiak Hegoaldeko Ukraina okupatzeko plan baten parte zirela Transnistria eta Krimea arteko lurreko zubi bat ezartzeko,[41] Ukrainaren inbasioan zehar.

Errumaniako Kanpo Arazoetarako Ministerioak erasoak gaitzetsi eta bere sostengua adierazi die, Moldaviari eta Sandu berari.[42] Transnistrian izandako atentatuen ondorioz, Errumaniako hainbat pertsonalitatek –hala nola, Marius Oprea historialari errumaniarrarena edo Errumaniarren Batasunerako Aliantza (AUR) alderdia bezalako entitateak– deiak egin zituzten Moldavia eta Errumania batzeko, lehengoaren errusiar erasoak saihesteko.[43][44] Moldaviako lehen ministro-ohiak, Iurie Leancă-k, ere hitz egin zuen aukera horretaz.[45] Errumaniako Defentsa Nazionaleko Ministro den Vasile Dîncu kezkatuta agertu zen Transnistriako egoerarekin; hala ere, gatazkak areagotzeko aukerarik ez zuela adierazi zuen.[46] Apirilaren 28an, Marcel Ciolacu politikari errumaniarrak iragarri zuen Moldaviak eta Errumaniak bilera parlamentarioa egingo zutela astebete edo bi aste barru, Transnistriako erasoen testuinguruan.[47] Haren hitzetan, Moldavia eta Errumania kulturarekin, historiarekin eta hizkuntzarekin lotura estua duten bi herrialde dira eta, horregatik, Transnistriako Gerra berri bat, ahal den neurrian, eragotzi behar dela. Izan ere, gerran errumaniarren parte-hartzea ikus lezakeela teorizatu da, bereziki nabarmena dena Errumania NATOko kide dela kontuan hartzen bada.[48] 1992ko Transnistriako Gerran, izan ere, Transnistria –Errusiak lagunduta– eta Moldaviaren artekoan, Errumaniak Moldaviaren alde egin zuen aholkulari militar, boluntarioekin eta armekin.[49]

Apirilaren 26an, 2022ko Ramsteingo Aire Baseko bileran, Lloyd Austin-ek, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa-Idazkariak, adierazi zuen "ez [zeudela] oso ziur zer [gertatzen ari z]en, baina horretan zentratuko [zirela]".[50] Apirilaren 26an ere, Oleksii Arestovytx-ek, Ukrainako Presidentearen aholkulariak, elkarrizketa batean adierazi zuen Moldavia Ukrainaren gertuko bizilaguna zela, herrialdea axola zitzaiola eta Moldavia Ukrainara joan zitekeela laguntza bila. Halaber, Ukraina Transnistriaren arazoa konpontzeko gai zela adierazi zuen, "begi itxiekin", baina soilik Moldaviako agintariek herrialdearen laguntza eskatzen bazuten; bai eta Errumania ere Moldavia laguntzera ere joan zitekeela. "Izan ere, herri bera dira", hizkuntza berarekin, jarraitu zuen; nahiz eta "moldaviar asko ez [egon] nirekin ados".[51] Moldaviak ofizialki baztertu zuen Ukrainaren iradokizun hori, soilik gatazkatik modu baketsuan ateratzeko babesa adieraziz.[52] Gainera, Dmitri Peskov-ek, garai hartan Errusiako Kremlineko Prentsa Idazkaria zenak, Arestovytxen hitzak "nahiko probokatzaileak" zirela esan zuen.[53]

Espainiako Gobernuko Presidente den Pedro Sánchez-ek, apirilaren 28an Moldaviako Lehen Ministroa eta, hurrengo egunean, Poloniako Lehen Ministroa bisitatzeko asmoa zuenak, bi bisitak bertan behera utzi zituen Transnistrian izandako leherketen ondoren.[54]

Israelgo Kanpo Arazoetako Ministerioak Transnistrian zeuden israeldar guztiei berehala irteteko aholkatu zien; era berean, inguru horretarako bidaia-ohar bat igorri zuen ere.[55] Bulgariako Kanpo Arazoetako Ministerioak, baita ere, gomendatu zien bulgariarrei Moldaviatik ihes egiteko.[56] Kanada, Alemania, Frantzia eta Estatu Batuetako agintariek ere Moldavia uzteko aholkatu zieten beren herrialdeetako herritarrei,[57] Letoniako Kanpo Arazoetako Ministerioak bezala.[58] Bestalde, Errumaniako Lehen Ministro den Nicolae Ciucă-k esan zuen ez zela beharrezkoa errumaniarrek alde egitea, egoera aztertu ostean.[59]

Hego Osetiako Kanpo Arazoetako Ministroak, Georgiatik independizatutako estatu iheslariak, Transnistriako leherketak gaitzetsi zituen, esanez "ekintza kriminal horien helburua biztanleria zibila beldurtzea eta egoera larriagotzeko aitzakia bat sortzea" zela, bai eta eskualdeko zibilak eta egonkortasuna arriskuan jartzen zituztela ere.[60]

Eraso-ostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transnistrian bizi ziren pertsona asko Moldaviara igarotzen hasi ziren, leherketen ondorioz.[61] Atentatuen ondoren, Transnistriako egoiliar batzuek gai eztabaidagarriei buruzko testu-mezuak jaso zituztela adierazi zuten; hala nola, Moldaviarekin bateratzeari buruzko erreferendum bat egiteko aukera. Era berean, egiaztatu gabeko informazioen arabera, 60 urtetik beherako gizonei herrialdetik irtetea debekatuko zitzaien, gerra hasi ondoren Ukrainan bezala. Transnistriako Presidenteak gezurtatu egin zituen, bere Telegrameko feedaren bidez, informazio horiek buruzko zurrumurruak.[62] Transnistriako biztanle batzuek Ukrainako Indar Armatuen testuak ere jaso zituzten, eraso bat laster izango zela esanez.[63]

Transnistriako gertaeren ondoren, Moldaviako Errepublikako Informazio eta Segurtasun Zerbitzuak jakinarazi zuen Killnet Errusiako pirata informatikoen taldeak zibereraso batzuk egin zituela Moldaviako agintari eta erakunde ofizialen webguneen aurka. Egun batzuk lehenago, talde honek antzeko erasoak antolatu zituen Errumaniako webguneen aurka.[64]

Maiatzaren 3an, goizaldeko 02:00etan, Molotov-kokteletarako 5 litro likido eta 2 kilo lehergai plastiko zeramatzan drone batek Maiak-eko transmisorearen gainetik hegan egin zuen. Helburua bigarren eraso bat egitea zen, konplexutik urrun gidatutakoa, instalazioaren hozte-sistemaren aurka; izan ere, horrek instalazio osoa deuseztatuko zukeen. Edozein kasutan, Transnistriako mugazainek bigarren eraso hau deuseztatu zuten.[65]

Maiatzaren 5ean, TSV Pridnestrovie-k jakinarazi zuen Pervomaisk-eko biztanleek Kutxurgango zentraletik gertu –Transnistriaren kontrolpean– tiroak entzun zituztela. Tiroak, seguruenik, Ukrainako mugen barruan egin ziren, Pavlivka herrian [ro; ru; uk]. Aipatzekoa da, halere, Ukrainak aldez aurretik iragarri zuen ariketa militarrak egingo zituela inguru horretatik gertu. Sandu-k berehala gaitzetsi zuen gertakaria, informazioa hedatu eta gutxira.[66]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Moldova leaders risk losing posts over protests inspired from outside - Robert Lansing Institute» lansinginstitute.org 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. https://www.abc.net.au/news/2022-04-27/false-flag-attack-concerns-moldova-transnistria-ukraine-russia/101018422
  3. https://inews.co.uk/news/president-zelensky-accuses-russia-false-flag-attacks-transnistria-drag-moldova-into-war-1598272
  4. https://www.thenationalnews.com/world/europe/2022/04/27/russia-accused-of-using-occupied-moldova-region-to-stage-false-flag-attacks/
  5. (Ingelesez) «Moldova’s Rebel Region Stays Neutral in Russia’s War on Ukraine» Balkan Insight 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  6. (Ingelesez) «How a tiny breakaway state called Transnistria can alter the Ukraine crisis» How a tiny breakaway state called Transnistria can alter the Ukraine crisis (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  7. (Ingelesez) «Russia is preparing a ‘false flag’ event to invade Ukraine: US» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  8. (Ingelesez) «Moldova tightens security after explosions heard close to Russia-backed Transnistria» intellinews.com 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  9. (Ingelesez) «Missiles which hit Vinnytsia were not launched from the Transnistria – Ministry of Defence of Moldova» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  10. «Liderul de la Tiraspol, Vadim Krasnoselski: Transnistria este un stat pașnic. Nu am avut niciodată planuri de natură agresivă față de vecinii noștri» Stiri pe surse (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  11. (Ingelesez) Mitchell, Ellen. (2022-03-01). «Belarus president stands in front of map indicating Moldova invasion plans» The Hill (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  12. (Ingelesez) «Moldova holds urgent security meeting after Transnistria blasts» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  13. a b (Ingelesez) News, A. B. C.. «Blasts hit ministry in Transnistria, next to Ukraine» ABC News.
  14. «Moldova holds urgent security meeting after Transnistria blasts» Aljazeera April 26, 2022.
  15. (Ingelesez) «Moldova: Explosions reported near Transnistria Ministry of Security in Tiraspol April 25» Moldova: Explosions reported near Transnistria Ministry of Security in Tiraspol April 25 | Crisis24.
  16. a b (Ingelesez) «U.S. monitors blasts reported in Moldova breakaway area bordering Ukraine» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  17. (Errusieraz) редакции, Почта. (2022-04-26). «Офицеры МГБ разоблачают провокации российских спецслужб» AVA.MD (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  18. (Errumanieraz) «Presa din Moldova publică lista spionilor ruși din autoproclamata Republică a Transnistriei» www.antena3.ro (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  19. (Errusieraz) «Приднестровские СМИ опубликовали видео обстрела здания МГБ в Тирасполе» NewsMaker 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  20. a b «Moldova holds urgent security meeting after Transnistria blasts» Aljazeera April 26, 2022.
  21. (Errumanieraz) «Explozia de la aerodromul de la Tiraspol s-a auzit la Parcani: Două obiecte explozive ar fi fost aruncate cu ajutorul unei drone» UNIMEDIA 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  22. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-26). «Military unit in Moldovan breakaway region hit by 'terrorist attack' - media» Reuters.
  23. (Ingelesez) «/VIDEO/ Ce se întâmplă în stânga Nistrului: Exploziile din zonă au creat panică și multe discuții în rândul oficialilor» tv8.md (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  24. «Приднестровье становится "красной зоной" / СНГ / Независимая газета» nvo.ng.ru (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  25. (Errusieraz) admin. (2022-04-26). «Взрыв возле аэродрома в Тирасполе» НОВОСТИ В ПРИДНЕСТРОВЬЕ и МОЛДОВЕ (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  26. (Errusieraz) «Теракты в Приднестровье: кому это выгодно? Что дальше?» ИА REGNUM (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  27. (Ingelesez) Tanas, Alexander. (2022-04-26). «Tensions surge after breakaway Moldovan region reports attacks; Kyiv blames Russia» Reuters.
  28. (Ingelesez) «Moldova holds urgent security meeting after Transnistria blasts» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  29. (Errusieraz) Admin2. «Взрывы в посёлке Маяк» МВД ПМР (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  30. (Errusieraz) "В Следственном комитете прояснили обстоятельства взрыва антенн Приднестровского радиотелецентра"Novosti Pridnestrovya
  31. https://www.rferl.org/a/moldova-transdniester-ammo-depot-cobasna/31823423.html
  32. Ciochină, Simion; Schwartz, Robert. (1 December 2015). «Transnistria's explosive inheritance from the Soviet era» Deutsche Welle.
  33. (Ingelesez) Aitken, Peter. (2022-05-07). «Breakaway Moldova state of Transnistria reports explosions along Ukraine border» Fox News (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  34. https://www.stiripesurse.ro/fortele-rusesti-din-transnistria-au-fost-aduse-in-stare-de-alerta-maxima-de-lupta_2356790.html
  35. (Errusieraz) «Министр иностранных дел ПМР: за 30 лет подобного рода терактов у нас не было» Interfax.ru (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  36. (Ingelesez) «Moldova: Authorities increase security nationwide following April 25-26 explosions in breakaway Transnistria region /update 2» Moldova: Authorities increase security nationwide following April 25-26 explosions in breakaway Transnistria region /update 2 | Crisis24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  37. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-25). «Blasts tear through state security HQ in Moldova's breakaway region - TV» Reuters.
  38. «Russia hints at Moldova invasion, as unexplained attacks create 'hotbed of tension'» The Telegraph April 26, 2022.
  39. «Fears grow over Moldova breakaway region being drawn into Ukraine war» The Guardian April 26, 2022.
  40. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-26). «Moldovan breakaway region says attacks can be traced to Ukraine - TASS» Reuters.
  41. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-26). «Ukraine warns against attempts to drag Moldova's Transniestria region into war» Reuters.
  42. https://www.digi24.ro/stiri/actualitate/politica/mae-romania-sustine-eforturile-republicii-moldova-de-a-gestiona-responsabil-situatia-din-transnistria-1918799
  43. https://ziare.com/republica-moldova-unire-romania/aur-unire-republica-moldova-romania-transnistria-1737757
  44. https://www.mediafax.ro/editorialistii/comentariu-marius-oprea-posibila-strategie-a-viitorului-romania-moldova-intarirea-flancului-estic-al-nato-20778121
  45. (Errumanieraz) «Fost premier al Republicii Moldova: "Unicul scenariu pentru protejarea țării este unirea cu România"» Stirileprotv.ro (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  46. (Errumanieraz) «Ministrul Vasile Dîncu: Nu avem acum discuții legate de trimiterea de arme în Ucraina / În Transnistria vedem o încercare de a crea un conflict, fără șanse să se dezvolte» G4Media.ro 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  47. (Errumanieraz) «Marcel Ciolacu anunță o întâlnire la nivel parlamentar între România și Republica Moldova: „Urmează să decidem unde va avea loc”» www.digi24.ro (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  48. (Errumanieraz) «Istoric rus: Rusia se va dezintegra și defederaliza. „Se autointitulează federație, când, de fapt, se comportă ca un imperiu aflat în ceasul declinului”» Stiri de ultima ora din Moldova - Ultimele stiri Timpul.md 2022-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  49. Romanian involvement in the Transnistrian War (tesia) – 1-31 or.
  50. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-26). «U.S. unsure about cause of Transdniestria violence- Pentagon chief» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  51. (Errumanieraz) «VIDEO // Arestovici: Ucraina poate rezolva problema transnistreană ”cât ai pocni din degete”, dar trebuie ca R. Moldova să-i ceară ajutorul» Deschide.MD (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  52. (Ingelesez) «Moldova rejects Ukraine’s offer to seize Transnistria» www.intellinews.com 2022-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  53. (Ingelesez) «Kremlin dismisses Arestovich’s statement concerning Transnistria as provocative» www.1lurer.am (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  54. (Ingelesez) «President Pedro Sanchez cancels his visit to Poland and Moldova "due to scheduling issues" day after Transnistria explosions» Euro Weekly News 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  55. (Ingelesez) staff, T. O. I.; AFP. «Israel issues travel warning for Russian-backed breakaway region in Moldova» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  56. (Errumanieraz) «MAE bulgar le recomandă cetățenilor săi să părăsească Republica Moldova» www.digi24.ro (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  57. (Ukraineraz) «Вже кілька країн закликали своїх громадян покинути Придністров'я у Молдові» LIGA 2022-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  58. (Letonieraz) www.DELFI.lv. (2022-05-02). «ĀM aicina Latvijas valstspiederīgos pamest Piedņestru un uz to neceļot» delfi.lv (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  59. (Errumanieraz) «Premierul Ciucă: Nu recomandăm cetăţenilor români să părăsească Republica Moldova» Mediafax.ro (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  60. (Errusieraz) «В Цхинвали осудили взрывы в Приднестровье и активизировали мониторинг на де-факто границе с Грузией» Эхо Кавказа (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  61. (Errumanieraz) «Corespondență de la granița Moldovei cu Transnistria. Speriați de explozii și un eventual război, unii dintre locuitori își fac bagajele: „Să vedeți cozi la vamă, bancomate și acte”» Libertatea 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  62. «Вадим Красносельский» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  63. (Ingelesez) Gillet, Kit. (2022-04-27). «Why does Transnistria risk being dragged into Russia's war in Ukraine?» euronews (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  64. (Ingelesez) «Killnet attacked several websites of state institutions in the Republic of Moldova» Tylaz 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  65. (Errusieraz) «В Приднестровье предотвратили новый теракт с использованием беспилотника» ИА REGNUM (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  66. (Errumanieraz) «Presa din Transnistria scrie că s-au auzit focuri de armă la granița cu Ucraina Presa din Transnistria scrie că s-au auzit focuri de armă la granița cu Ucraina» PLAYTECH.ro 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]