Edukira joan

Trantsektu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trantsekzioan ari diren ikerlariak, erreka zeharkatzen.

Trantsektua ingurune bat ikertzeko egiten den trantsekzio prozeduraren emaitza da. Prozedura honek azterketa ekologikoetan du jatorria, non ikertu nahi den ingurunea (oihan bat, adibidez) norabide jakin batean zeharkatzen den, aztertu nahi diren gaien gaineko datuak zenbatuz eta errejistratuz.

Trantsektu batean, behatzailea aldez aurretik erabakitako bidean aurrera doa. Zeharkaldian zehar, intereseko datuak jasotzen ditu: gertakariak zenbatu, bidetik haienganako distantzia... ikertu nahi den objektuaren arabera. Ostean, prozedura estatistikoen bidez, emaitza hauekin ingurune osoko azaleran egongo den balioaren estimazio bat egiten da. Horrela, objektuen dentsitate erreala kalkulatu daiteke.

Trantsektu bat egiten, Backhouse Tarnen (Tasmania), erretako baso baten mugetan gertatu diren aldaketak neurtzeko.

Objektuaren ugaritasuna zenbatesteko (animali edo landare espezieak, adibidez), hainbat trantsekzio metodo erabil daitezke, hala nola banda-trantsektuak, lerro-trantsektuak,[1] gerriko-trantsektuak, puntu-trantsektuak,[2] gradiente trantsektuak edo lerro kurbatuen transektuak.[3]

Esan bezala, trantsekzioa ohiko teknika da ingurumen ikerketetarako, eta hala Nafarroa Garaiko hezeguneak[4] eta Eibarko[5] eta Ondarroako[6] hegaztiak ikertzeko teknika arrunten artean aipatua ikus dezakegu.

Itsasoan berriz, klima aldaketak itsas azpiko landareengan izandako eragina[7] edo ugaroiko zaborraren ezaugarriak ikertzeko[8] erabili izan da.

Era berean, natura hezkuntza eta sentsibilizazio ekimenetan herritarrekin lantzeko baliabide ona da. Adibideak ditugu Gasteizko Udalak sustatutako kontserbazio programa,[9] edo Tolosaldeko Biodibertsitate Guneak ibilgailuek hildako fauna basatiaren jarraipen eta monitorizaziorako duena.[10]

Ingurumen arloaz aparte, kontzeptua hirigintzan[11] edo arkeologian[12] ere erabiltzen hasia da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Why use line transects?» www.countrysideinfo.co.uk (kontsulta data: 2024-11-03).
  2. Buckland, S. T.; Anderson, D. R.; Burnham, K. P.; Laake, J. L. 1993. Distance Sampling: Estimating Abundance of Biological Populations. London: Chapman and Hall. ISBN 0-412-42660-9
  3. Line Lex Hiby, M. B. Krishna 2001. "Transect Sampling from a Curving Path". Biometrics. 57(3):727–731 [1
  4. (Ingelesez) «Nafarroako hezeguneak by medio ambiente navarra - Issuu» issuu.com 2015-07-28 (kontsulta data: 2024-11-03).
  5. Sarasua, Asier. «SACIN programa, neguan gure inguruan bizi diren hegaztien jarraipen-proiektua, 2022-2023» Eibar.org (kontsulta data: 2024-11-03).
  6. MENDOZA, Diego. AGIRREZABALA, Iraia.. (2012). ALLERIKO PADURAK ETA ARTIBAIKO ITSASADARRA. HEGAZTIEN KOMUNITATEAREN JARRAIPENA. HEGAZTIEN KOMUNITATEAREN 1EN DIAGNOSIA. URTEKO TXOSTENA 2012. Debanatura.[Betiko hautsitako esteka]
  7. Arriaga Telleria, Olatz. (2016-04-28). Klima-aldaketaren eraginak euskal kostaldeko mendebaldeko sakonera handiko begetazio azpimarealean. (kontsulta data: 2024-11-03).[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Gaztelaniaz) «RIM 26(3): Abundancia, composición y distribución de basuras marinas en los fondos de la plataforma costera vasca» RIM .:. Revista de Investigación Marina by AZTI 2019-11-27 (kontsulta data: 2024-11-03).
  9. «Herritarren Zientzia - Kontserbazio-programak - Eskola-jolastokiak» www.vitoria-gasteiz.org (kontsulta data: 2024-11-03).
  10. «Bi irteera, hiru mintegi, ikastaro bat eta liburu baten aurkezpena antolatu ditu Tolosako Biodibertsitate Guneak, ekaina bitartean» udala.tolosa.eus 2024-04-11 (kontsulta data: 2024-11-03).
  11. (Ingelesez) Steuteville, Robert. (2017-04-13). «Great idea: The rural-to-urban Transect» CNU (kontsulta data: 2024-11-03).
  12. Gutiérrez Soler, Luis María; Esquivel Sánchez, Francisco Javier; Alejo Armijo, María; Pérez Alba, Francisco. (2023-10-01). «Sampling with transects inside archaeological sites. A rapid action protocol based on statistical analysis of diagnostic collections and quantitative records» Journal of Archaeological Science: Reports 51: 104124.  doi:10.1016/j.jasrep.2023.104124. ISSN 2352-409X. (kontsulta data: 2024-11-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]