Tres Aguas (Cristina Iglesias)
| Tres Aguas (Cristina Iglesias) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Cristina Iglesias |
| Sorrera-urtea | 2014 |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | arte publikoa |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Toledoko probintzia |
| Udalerria | Toledo |
| Koordenatuak | 39°51′24″N 4°01′29″W / 39.85675529°N 4.02484307°W |
![]() | |
Tres Aguas Cristina Iglesias artista donostiarrak Toledo hirian sortutako multzo eskultorikoa da, hiru urmael hiriko hiru puntutan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014. urtean ireki zen instalazioa, El Greco margolariaren heriotzaren 400. urteurrenean[1]. Torre del Agua eraikinean, Santa Klara konbentuan eta Udaletxearen plazan daude kokatuak hiru iturri/urmaleak; agerian bakarrik Udaletxekoa, besteak eraikin barruetan[2]. Metalezko hondo desberdinak dituzte iturriek. Hondoetan irudikatutako formetan, toki batzuetan Tajo ibaiaren irudi deifikatu bat ageri da, ura dariola ontzi batetik[3].
Egiturak urez bete eta hustu egiten dira ziklikoki, itsasaldien zikloa oroituz. Funtzionamendu eta estetika horretan, Iglesiasek geroago egin zuen Donostiako Hondalea lanaren aurrekari bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) toledo, J. V. Muñoz-Lacuna |. (2014-04-24). [http://www.diariovasco.com/culturas/201404/24/cristina-iglesias-suma-greco-20140424183551.html «Cristina Iglesias se suma al a�o del Greco con un homenaje escult�rico al r�o Tajo»] diariovasco.com (kontsulta data: 2021-06-20).
- ↑ (Ingelesez) «TRES AGUAS by Cristina Iglesias. A Project for Toledo, 2014 | The Strength of Architecture | From 1998» www.metalocus.es (kontsulta data: 2021-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Warner, Marina. «The Springs beneath, the flow above, the light within» Artangel (kontsulta data: 2021-06-20).
