Triangelu Bikingoa
Triangelu Bikingoa | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°15′20″N 7°07′00″W / 52.2556°N 7.1167°W |
![]() | |
Demografia |
Waterfordeko Triangelu Bikingoa Waterford hiriko kultura eta ondare historikoaren parte den ingurune eta auzoa. Bikingoek fundatu zuten hirian, esparru hau harresi batek inguratu duela 1.000 urte, eta haien barruko formak hiruki itxura duelako deitzen zaio horrela. Triangeluaren barruan ondare eta kultura baliabideak daude, hala nola Reginald Dorrea, Erdi Aroko Museoa eta Gotzainaren Jauregia.[1][2]
Eraikin hauen artean, puntu neuralgikoa Reginald Dorrea da, triangeluaren ekialdeko erpinean. Dorrearen ondoan, ontzi bikingo berregin bat ezarri dute, Vadrafjordr izenekoa (bikingoek hiriari jarri zioten izena da hori)[3]. Roskildeko (Danimarka) ontzi bikingoen eran egindako 10 metroko luzerako kroskoa du, eta 2012an uretan jarri zuren Waterfordeko eskulangile batzuen lanaren ondoren. Ondoren, dorrearen ondoan jarri zuten.[4]
The Mall kaleak markatzen du triangeluaren aldeetako bat, eta han da Thomas Francis Meagherren monumentu bat, kale horretako eraikin batean, 33. zenbakiko Tone Confederate Club delakoan, erakutsi baitzen lehen aldiz 1848an Irlandako hiru koloreko bandera, Meagherrek diseinatua.[5]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Waterford Viking Triangle» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-29 data duen 1248419514 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Waterford Museum of Treasures in Ireland's Oldest City. Waterford Treasures.
- ↑ The Viking Triangle: Waterford City Centre. Waterford City Council March 2011.
- ↑ (Ingelesez) «Visit Viking Long Boat and Dragon Slayer Sword with Discover Ireland» Discover Ireland (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «Local Attractions» The Reg Waterford (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «History of the Flag - Thomas Francis Meagher Tricolour Celebration» meagherstricolour.com 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).