Trianon Handia
| Trianon Handia | |
|---|---|
| Le Grand Trianon | |
| Park of Versailles | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | Yvelines |
| Frantziako udalerri | Versailles |
| Koordenatuak | 48°48′53″N 2°06′17″E / 48.8147°N 2.1047°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1687 |
| Jabea | Crown of France (en) |
| Komisarioa | Luis XIV.a Borboikoa |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Jules Hardouin-Mansart Louis Le Vau André Le Nôtre |
| Materiala(k) | Languedoc marble (en) |
| Estiloa | Frantziako arkitektura barrokoa arkitektura barrokoa |
| Mérimée ID | PA00087673 |
| Webgune ofiziala | |
Trianon Handia (frantsesez: Grand Trianon) edo Marmolezko Trianon (frantsesez: Trianon de marbre) Frantziako château ospetsua da. Eraikina Luis XIV.a Frantziakoak altxatzea agindu zuen, 1687an. Arkitektoa Jules Hardouin-Mansart izan zen eta aukeratutako tokia Versallestik gertu zegoen, Versaillesko jauregiaren parkean. Eraikinaren kanpo aldea marmol arrosaz egina dago eta hortik dator «Marmolezko Trianon» izena; aurretik, leku berean, «Portzelanazko Trianon» zegoen.[1]
Jauregiaren elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trianon Handia patio batek, jauregi batek eta lorategi eta urmael multzo batek osatzen dute: sarreran «cour d 'honneur» izeneko patio handi bat du, «Peristilo» izeneko zutabe-galeria batek lotzen dituen bi hegaletan banatutako eraikin batez inguratua. Eskuineko hegala «Trianon-sous-Bois» izeneko hegal perpendikular baten bidez luzatzen da. Eraikina lorategi frantses multzo batera eta urmaeletara irekitzen da.
Atseden lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1691-1703: Luis XIV.a Borboikoa.
- 1703-1711: Luis Frantziakoa, Luis XIV.aren semea.
- 1717: Petri I.a Errusiakoa.
- 1740: Maria Leszczynska, Luis XV.a Borboikoaren emaztea.
- 1810-1814: Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa, Napoleon Bonaparteren emaztea.
- 1830-1848: Maria Amalia Borboikoa-Bi Sizilia erregina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Trianon Handiaren webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Grand Trianon.
