Tribhuvan Nepalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tribhuvan Nepalgoa
Tribhuvan.jpg
Nepalgo errege

1951ko otsailak 18 - 1955eko martxoak 13 - Mahendra Nepalgoa
Nepalgo errege

1911ko abenduak 11 - 1950eko azaroak 7
Prithvi of Nepal
Bizitza
Jaiotza Katmandu1906ko ekainaren 30a
Herrialdea  Nepal
Heriotza Zürich1955eko martxoaren 13a (48 urte)
Familia
Aita Prithvi of Nepal
Ama Queen Divyeshwari of Nepal
Ezkontidea(k) Kanti Rajya Laxmi Devi
Seme-alabak
Jarduerak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa

Tribhuvan Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1906ko ekainaren 30a - Zürich, Suitza, 1955eko martxoaren 13a) Nepalgo erregea izan zen 1911 eta 1955 artean, 1950 eta 1951 arteko tarte txiki batean ezik.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prithvi Bir Bikram Shah erregearen seme zaharrena zen eta 1911ean hau hiltzerakoan errege bihurtu zen bost urte baino ez izan arren. Koroatzea 1913an izan zen Katmanduko Durbar plazan dagoen Hanuman Dhoka jauregian.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege izan arren, boterea Rana familiak zeukan beraiena baitzen herentziaz Nepalgo lehen ministro kargua. Lehen Mundu Gerraren garaian familia bien arteko tentsioak sortu ziren Rana familiak britainiarren alde parte hartu nahi zuelako, Tribhuvanek aldiz ez zuen Gerran aritu nahi.

1930ko hamarkadan tentsio une berriak izan ziren. Herriak ez zuen Rana familia gustuko eta erreboltak izan ziren eta Ranatarrek mugimenduen agintariak preso hartu eta exekutatu egin zituzten. Ordutik aurrera Tribhuvanek mugimendu horiek gidatzen zituen Praja Parishadekin lan egin zuen Rana familiaren erregimena eror zedin.

1950ean egoera politikoaren nahasmenaz baliatuz Rana familiak Tribhuvanen familia osoak Indiara ihes egitea lortu zuen, hiru urteko biloba Gyanendraren esku boterea utziz. Manifestazio handiak izan ziren Nepalen eta tribhuvanekin eta Nepalgo Kongresuarekin negoziaketak hasi behar izan zituzten Ranatarrek. Indian bi hile egin ondoren Tribhuvan errege gisa itzuli zen Nepalera. Rana familiak lehen ministro kargua izaten jarraitu zuen baina eskumenak nabarmen jaitsi zitzaizkiolarik.

Katmandu hegoaldeko mugarekin elkartzen duen bidea eraiki zuen, Tribhuvan errepidea hain zuzen ere.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zürichen (Suitza) hil zen 48 urte zituela eta bere seme nagusia zen Mahendra bihurtu zen errege.