Edukira joan

Tribu (Antzinako Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aintzinako Erroman tribua, hiritarrak sozialki eta politikoki antolatzeko erabili zuten herritar-multzoa izan ziren. Komunitateak eta instituzioaz sortzeko beharretik abiatuta, elkarrekin bizitzea erabaki duten pertsonen arteko bizikidetza ahalbidetzeko instituzioa da.[1] Errepublikako hauteskundeetan parte hartzeko beharrezkoa zen tribu bateko kide izatea, bozketa tribuen hurrenkerari jarraituz egiten baitzen. Ohikoa izan zen garai batean, gizonezko hiritarren izenean zer tribuko partaide zen aipatzea.

Antzinako tribu erromatarrak gizarte-taldeak ziren, non erromatarrak familia-oinarri baten gainean banatzen ziren. Ahaidetutako familiak gens bat osatzen zuten. Aldi berean, gens batzuek, lurralde berarekin harremana zuten. Erlazio horietatik, tribua sortuko da eta errege-garaian lurralde-azpibanaketaren oinarri bihurtu ziren. Beraz, hasieran, tribuak ahaidetasunaren arabera banatu ziren, baina gero, lurralde banaketaren arabera.

Erromako lehen tribuak, mitikoki Romulok ezarriak, hiru ziren: Ramnes (latinoak), Tities (sabinarrak) eta Luceres (etruriarrak). Horrekin lotuta dago izenaren hautaketa, tribu, tri- hiru edo heren delako, eta -bus, genitibo plurala; beraz, tribu, "hiruetako bat" esan nahi zuen.[2] [3]

Erregea bota eta errepublika ezarri zutenean K.a. 509an, bi biltzar berriren esku utzi zen monarkaren boterea izan zena. Bi batzar horiek Comitia Tributa eta Comitia Centuriata ziren. lehenengoan, hiritarrak bere tribuaren arabera antolatzen zen, eta bigarrenean bere centuriaren arabera. Tribuek, beren biltzarretan, zerbait aldatu zutenean, nolabaiteko ordena {ordo tribuum) bat jarraitu beharra zuten, non, botoa ematera deitzen zituzten. Lehena bozka ematen Suburana tribua zen, eta azkena Arniensis. Tribu bateko edozein pertsonak dokumentu garrantzitsuak eman edo gorde behar zituenean, bere izenari bere tribuarena erantsi behar zion, kasu ablatiboan. Hori argi ikusten da hiritarrek utzitako inskripzio batzuetan.

Herri konkistatu berrietako herritar askori erromatar hiritartasuna ematen zieten, eta ho0rregatik, Errepublikak lurraldeak konkistatu hala tribuak biderkatu ziren. K.a. 495an, Errepublikaren garaian, 21 tribu zeuden hiriko lau (Collina, Esquilina, Palatina y Suburana) eta landako 17 (Camilla, Cornellia, Flabia, Galerria, Popillia edo Poblilia , etab..).[4] Tribu boteretsuenak landa mundukoak ziren, haienak zirelako landa-lurrak.[2]

K.a. 88. urteko Gerra sozialaren ondoren, tribuen sistema Itailako herritar guztietara zabaldu zenean, funtzioari "tribal" berriak izendatu ziren, «Tribuni aerarii» izena zutenak, legionarioei ordaintzen zietenak, hau da, dirua edo soldata (aes) soldaduei ematen zieten. Laguntzaileak ere kontratatu ziren zentsoreak hiritarren zerrendak osa zitzaten eta «Centuriones» izena eman zitzaien.[4]

Tribu-batzarra (latinez comitia tributa) Antzinako Erromako herri-batzarretako bat izan zen, plebeio-kontseiluarekin batera, errepublika ertain eta berantiarretan erromatar lege gehienak onartzen arduraduna. Gainera, zenbait bigarren mailako magistratu gazteak hautatzen zituzten, hala nola, kuestoreak eta aedileak.

Tribuen batzarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tribuen batzarrak, Antzinako Erroman, boto batasuna osatzen zuten tribuek bildutako herritarren hauteskundeak edo batzarrak ziren. Tribuen Batzarra eta Plebeioen Kontseilua modu ia berdinean antolatu ziren. Bien artean ezberdintasun nagusia instituzio bakoitza ordezkatzen zuen magistratu nagusia zen, kontsulek, pretoreek edo edilek deitutako magistratuek tribu-batzarra gidatzen zuten, eta plebeioen kontseilua, plebeioen tribunoak deitutakoen lehendakariak ziren. K.a. 287. urtean onartu zen Lex Hortensiak plebeioen kontseiluari botere legegile osoa eman zion, eta aurrerantzean, bi batzarrak ia berdinak bihurtu ziren.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Diccionario Akal de Etnología y Antropología - Akal» www.akal.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  2. a b (Gaztelaniaz) TeoPalacios. (2023-06-01). «Las tribus romanas - Teo Palacios Blog» Teo Palacios (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).
  3. «Tribus romanas - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-23).
  4. a b «Le tribu di Roma» romanoimpero.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-09).
  5. Lomas, Kathryn (2018). The rise of Rome. History of the Ancient World. Cambridge: Harvard University Press. https://doi.org/10.4159/9780674919938. ISBN 978-0-674-65965-0.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]