Tribuaren Berbak (Telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tribuaren Berbak (ETB1)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tribuaren berbak
Formatua
Iraupena 25 minutu inguru
Egilea
Protagonistak Kike Amonarriz
Herria  EH
TB katea ETB1
Emisioa 2013ko iraila
gaur egun
Atalak

Tribuaren berbak ETB1 telebista kateko euskararen alde bitxienak erakusten dituen saioa, Kike Amonarrizek aurkeztuta. Asteazkenetan izaten da, 22.15k aldera.

Tribuaren Berbak euskarari eta komunikazioari buruzko programa da, eta bertan, euskararen alderdirik deigarrienak, interesgarrienak eta ezezagunenak agertzen dira modu entretenigarri eta dinamiko batean. Orio ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin egindako programa honek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Euskararen inguruko interesa piztu nahi du, jorratuko diren gaiekin ikusleak harritu, entretenitu eta informatu, eta jendeak izan ohi dituen kezkak eta galderak erantzun, beti ere, modu atsegin batean.

2014eko urtarrilean, Argia Sariakean Telebistako Argia saria jaso zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]