Tribuno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Tribunoa, Antzinako Erroman, tribuetako bakoitzeko buru bezala aukeratzen zen magistratu bat zen, eta mota ezberdinetako eskumenak zituen:

  • Administratiboa
  • Ekonomikoa (zergen bilketa)
  • Militarra (tribu bakoitzak eman behar zuen armadako errekrutatzeak)
  • Zibil edo plebearen tribunoa

Gainera, Erromatar Senatuaren erabakiak indargabetu eta erreferendumak proposa zitzakeen.

Antolaketa administratibo hau, erromatar hiritar guztientzako amankomuna zen, patrizio zein plebeioentzako, batzuk eta besteak, tribu berberetan bizi baitziren. K. a. 495ean, Tito Livioren arabera, Erromako tribuen kopurua, hogeita batekoa zen, lau hirikoak eta beste hamazazpiak landatarrak.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.