Tricholoma bresadolanum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma bresadolanum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma bresadolanum

Tricholoma bresadolanum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez da jatekoa zapore mikatzagatik, toxiko samarra seguruenik

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran esferaerdiko-kanpai itxurakoa, ondoren ganbil-laua, konkorduna eta batzuetan titi zabal eta kamuts batekin. Ertz leuna, inkurbatutik laura eta uhindu lobulatua. Azala itsatsia, matea, lehorra eta distiratsua; gris-urdina edo gris-arbel kolorekoa, eta zuntzexka erradialez eta ezkata ilunagoez estalia, zentrokide forman antolatuta.

Orriak: Nahiko estu, desberdinak, zabalak, bihurgunetsuak, enmarginatuak eta tartekatutako orritxoekin; gris zurbilak edo gris-errauts kolorekoak, eta ertz irregularrekin eta kolore beltzaxkako pikorrekin.

Hanka: 5 eta 8 (10) cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, hauskorra eta oinarrira mehetua; kapelaren kolorekoa eta luzetarako zuntzexka eta ezkatatxo horizontalez estalia (goialdera urriago)

Haragia: Lodia, kapela trinkoa eta haritsua oinean, zurbila edo grisaxka arin kolorekoa; zapore mikatz-akrearekin eta lur usainarekin.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma sciodes delakoarekin nahas daiteke, honek kapela koniko-ganbila du eta ezkata gabeko gris-okre antzeko koloreko azala.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen baso hezeetan hazten da, gehienetan silizedun lurzoruetan. Urria da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Quebec.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 232 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 196 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 152 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]