Ziza eraztun-hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma cingulatum» orritik birbideratua)
Ziza eraztun-horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma cingulatum
Jacobasch, 1892
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza eraztun-horia (Tricholoma cingulatum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Jan daiteke, baina kontuz. Oso urria da; beraz, babestu beharreko espezietzat hartu behar litzateke.

Sinonimoa: Tricholoma ramentaceum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, puntadun samarreko titi batekin, gaztetan ertza biribilkatu samarrekoa eta gero inkurbatua. Azal fibrilosoa, gutxi bereizia, batzuetan ertzean izan ezik. Gris-sagu kolorekoa, ilunagoa erdian eta zurixka edo zilar kolorekoa ertzean, zahartzaroan pixka bat horitu egiten da. Perretxikoa gaztea denean, errezel partzialaren hondarrak geratzen dira ertzean.

Orriak: Ez oso estu, sabeldun samarrak, eskotatuak, gris argi kolorekoak, helduaroan ertza zertxobait horitu egiten zaie.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa edo pixka bat borra formakoa beheko muturrean, haritsua, zurixka edo gris argia, leuna goiko aldean, goiko herenerantz gaizki mugatutako eraztun kortiniforme batekin, segituan beherantz, osatu gabeko gris ilun samar koloreko besokoekin.

Haragia: Zurixka. Irin usain ahula eta iheskorra du, zaporea ere irinarena, baina pixka bat mingotsa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Cingulatum epitetoa berriz latinetik dator, gerria esan nahi duen "cingulum" hitzetik. Eraztun bat duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma scalpturatum delakoarekin, hau gris-zurixka da, kapela titi garbiarekin du eta ez du eraztunik hankan.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Sahatsen azpian hazten da, leku heze edo zingiratsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 203 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 238 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 299 or. ISBN 84-282-0540-6 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 154 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]