Ziza marroi ezkatatxiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma imbricatum» orritik birbideratua)
Ziza marroi ezkatatxikia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma imbricatum
P.Kumm., 1871

Ziza marroi ezkatatxikia (Tricholoma imbricatum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Kalitate gastronomikorik gabea, zapore mingotsa duenez, ez da oso egokia sukaldaritzarako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa, lehenik glabroa, gero ezkata fin inbrikatu arrez estalia, ganbila, globo itxura apur batekin, lepomakur samarra, felpa itxurakoa eta lehorra. Azala arre kolorekoa edo arre gorrizta du eta ertza makurra.

Orriak: Itsatsiak, zuriak edo zurbilak, batzuetan arre-gorrixkaz zikinduak.

Hanka: Kapela baino apur bat zurbilagoak, betea edo apur bat hutsa, sabeldunak, zurixka goialdean eta inolako errezel edo gortina hondarrik gabe; lodiagoa behealdean, zuntz arre gorrixkaz estalia.

Haragia: Zurixka, ez du kolore arrosarik hartzen, trinkoa, lodia; irin usain eta zapore apur batekin.[2]

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Imbricatum epitetoa latinetik dator, "imbres" hitzetik, teila esan nahi du. Teilatu baten antzera dauden ezkatengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma vaccinum delakoarekin, nahiz eta honek tonu gorrixkagoak izan eta ertza biribilduagoa eta ildaskatuagoa. Biek antz handia dute eta sukaldaritzako balio bera dute.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenaren hasieran koniferetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Costa Rica eta Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 183 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 224 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]