Ziza marroi-usain gabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma ustale» orritik birbideratua)
Ziza marroi usaingabea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma ustale
P.Kumm., 1871

Ziza-marroi usaingabea (Tricholoma ustale) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Ez da gomendatzen kontsumitzea. Haragi zuntz duna eta usain desatseginekoa. Azido ustalikoa du, trastorno gastrikoak eragin ditzakeena (oka eta beherakoa)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, eta titi kamuts batekin. Ertzak hasieran biribilkatuta, geroago zabaldu egiten dira eta uhinduak eta lobulatuak ere bai. Azala likatsua da eguraldi hezearekin eta distiratsua eguraldi lehorrarekin, ez du fibrilarik eta marroi gorrixka da, ilun samarra erdian eta argiagoa ertzetan.

Orriak: Eskotatuak edo ia libreak, zuri-marfil antzeko kolorekoak eta gorriz zikintzen dira eta zahartzen aurrera egin ahala belztu egiten dira. Orriak eta haragiak duten joera honen ondorioz, espezieak ustale izena hartzen du.

Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Ziza marroi-usaingabea goitik ikusita

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, eta ez da likatsua, zuntz gorrixka marroiekin, ia denean kapelaren bezalakoak, goiko aldean izan ezik, zurixka eta leuna baita.

Haragia: Lodia, zurixka kapelan, airearekin gorritzen dena eta gero belztu egiten dena. Oinaren behealdean marroi kolorekoa da. Ia usaingabea da eta zapore garratza du.[2]

Ziza marroi usaingabea azpitik ikusita

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Ustale epitetoa berriz latinetik dator, "ustus" hitzetik, erreta esan nahi du, Bere belzteko joeragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma ustaloides delakoaren antz handia du, baina honen kapelaren kolorea gorrixkagoa da, biziagoa, eta batzuetan zuntz ilunak ditu, irin usaina, askoz fuerteagoa du, eta oinean eremuak askoz ere markatuagoak. Tricholoma fulvum eta Tricholoma albobrunneum espeziekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean agertzen da, hostoerorkorren basoetan, batez ere haritzetan eta pagoetan, taldeak osatuz leku hezeetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 296 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 224 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 295 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 158 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]