Trichomonas
Itxura
Trichomonas | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Protozoa |
Filuma | Metamonada (mul) |
Klasea | Trichomonadea |
Ordena | Trichomonadida |
Familia | Trichomonadidae |
Generoa | Trichomonas Donné (en), 1836 |
Trichomonas edo trikomona protozoo bizkarroi flajelodunen generoa da, digestio aparatuko eta sexu organoetako muki ehunetan bizi dena. Bi mota aurkitu dira gizakiarengan: Trichomonas hominis (hesteetako muki ehunean) eta Trichomonas vaginalis (gernu hodietan eta sexu organoetako muki ehunean). Uretritisa eta baginitisa eragin dezakete. Emakumearena sexu harreman bidez kutsatzen da.
Beste espezie
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trichomonas gallinae, hegaztiak erasotzen dituena. Tyrannosaurus rexek protozoo honen antzekoa zen espezimen baten erasoak jasan zituen.[1]
- Trichomonas tenax, gizaki, katu eta txakurren ahoetan bizi dena
- Trichomonas termopsidis, termitetan bizi dena[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |