Edukira joan

Trifora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trifora
leihoa

Trifora hiru baoko leiho mota bat da, bi mainel direlarik tarteetan (hala nola bi bao eta mainel batekoari bifora estaen zaion, eta lau bao eta hiru mainelekoari, kuadrifora). Arkitektura klasikoan trifora dorreetan eta kanpandorreetan agertu ohi da, goilo solairuetan; horietan beharrezkoa baitira irekidura zabalak egitura arintzeko.

Batzuetan, trifora osoa beste arku handi batez markoztatuta dago. Arkuen arteko espazioa armarri edo irekidura zirkular batez apainduta egotea ere ohikoa da. Leiho mota arkitektura erromanikoan, gotikoan eta errenazentistan erabili zen, baina ez bifora edo ajimeza bezainbeste. Barrokotik modaz kanpo geratu ondoren, 19. mendean, eklektizismo garaian antzinako estiloen berraurkikuntzan (Neogotikoa, Neorrenazimendua, eta abar) berriz ere boladan jarri zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]