Triglav

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Triglav
Triglav.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 2.864 m
Prominentzia 2.059 m
Geografia
Koordenatuak 46° 22′ 42″ N, 13° 50′ 12″ E / 46.378333°N,13.836667°E / 46.378333; 13.836667Koordenatuak: 46° 22′ 42″ N, 13° 50′ 12″ E / 46.378333°N,13.836667°E / 46.378333; 13.836667
Mendikatea Juliar Alpeak
Herrialdea Eslovenia
Babestutako-eremua Triglav Parke Nazionala
Lehen igoera 1778
Geologia
Material nagusia kareharri
Garaia Triasiko

Triglav bere 2.864 metrotako altuerarekin Esloveniako mendi garaiena da, eta Juliotar Alpeetako altuena ere bai. Jugoslavia guztiko mendi altuena ere izan zen. Esloveniako sinbolo nagusietakoa da eta ondorioz herrialdeko armarrian agertzen da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triglav mendia Esloveniako armarrian.

Historian zehar hainbat izen izan ditu; Ocra mons (1567), Krma (XVII mendean)... Adolf Gstirner mendizale alemaniarrak dioenez Triglav izena lehen aldiz 1452an azaldu zen Treglau idatzita.

Izena Tri-golvъ hitz konposatutik dator eta "hiru tontor" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1778an Sigmund Zois industriagizonak bultzaturiko espedizio batek lortu zuen lehen aldiz mendia igotzea. Štefan Rožič ehiztaria eta Luka Korošec eta Matevž Kos meatzariak izan omen ziren arrakasta lortu zutenak. 1808an Valentin Stanič-ek neurtu zuen lehen aldiz Triglav.

1981 urtean Triglav Parke Nazionala eratu zen. Hainbat zabalkuntza izan ditu eta gaur egun 880 km² hartzen ditu.

Tontorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menditontorrean Aljaž dorrea dago, triangulazio funtzioaz gain tximistorratz gisa ere jokatzen duena. Jakob Aljaž mendizalearen omenez jarri zitzaion izena, berak eraiki baitzuen 1895ean. Tontorretik 55 metro beherako Stanič aterpea dago, hau ere Aljažek aginduz egina. Valentin Stanič-en izena jarri zitzaion.

Glaziarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorraren azpiko eremu karstifikatuaren gainean Triglav glaziarra (Triglavski ledenik) zabaltzen da. XIX mendean 40 hektarea hartzen zituen baina 1946rako 15 hektareatara txikituta zegoen. Gaur egun 1 eta 3 hektarea artean dauka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triglav Aldatu lotura Wikidatan