Triglav Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Triglav Parke Nazionala
Gozd Martuljek - river2.jpg
Gozd Martuljek eremua
Kokalekua  Eslovenia
Azalera 880 km²
Sorrera 1981

Triglav Parke Nazionala (eslovenieraz: Triglavski narodni park), Esloveniako Parke Nazional bakarra da, herrialdearen ipar-mendebaldean kokatzen dena, Juliotar Alpeetan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triglav mendiak (2.864m) ematen dio izena, Esloveniako mendi altuenak. 880 km²-ko azalera hartzen du.

Bi ibai handi bertan sortzen dira eta haranetan zehar lurraldea zeharkatzen dute; Soča, Adriatikora doana eta Sava, Itsaso Beltzera doana.

Glaziar jatorriko aintzirak ere badaude, ezagunena Bohinj aintzira da. Ur-jauziak ere badaude, Boka (106m) eta Savica (78m) esaterako. Azkenik aipatzekoa da Bledeko Vintgar arroila.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albin Belar sismologiak Triglaveko aintziren harana babesteko proposamena egin zuen 1906 edo 1908an baina ez zn haintzat hartu. 1924an ordea Esloveniako museo elkarteak eta Esloveniako mendizale elkarteak 14 km²-ko eremua babestu zuen.

1961ean 20 km²-tara handitu zuten eta ofizialki Triglav Parke Nazionala izena erabili zen. 1981ean asko zabaldu zuten, 838 km²-taraino. 2010an Kneške Ravne barneratu zuen eta 880 km²-tako azalera hartu zuen, Eslovenia guztiko azaleraren %4a.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triglav Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan