Txekiar triku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triku txekiarra» orritik birbideratua)

Txekiar trikua Frisiako zaldiaren aldaera bat da, Bigarren Mundu Gerra hastear zegoela eta Alemaniaren erasotik babesteko, Txekoslovakiak bi estatuen arteko mugako gotorlekuak indartzeko paratu zituenak. Angelu zuenean lotutako barra metalikoz osatuta egoten dira eta tankeei aurre egiteko diseinatu ziren. Bigarrean Mundu Gerran zehar bi aldeek erabili zituzten. Sobietarrek esaterako hirietako kaleetan jarri zituzten tankeen aurrerabidea eragozteko eta kale-gerra pizteko. Alemaniarrek Atlantikoko kostaldeko hondartza askotan paratu zituzten lehorreratzeak zailtzeko asmoarekin.

Alemaniako Errepublika Demokratikoaren garaian Berlingo harresia babesteko hedatu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]